Positibo faltsuak
Hala Bedi irratiko A Deselambrar saioan egindako elkarrizketa.
Kolonbian milaka hildako izan dira azken urteetan estatuaren partetik: sindikalistak, nekazariak, ikasleak…, baina juizioz kanpoko hilketa hauez gain, Kolonbiako estatuak, positibo faltsuak izeneko estrategia darabil, nekazariak edo bestelako herritar zibilak erahil eta gerrilari bezala, garaipen militar gisara azaltzen dituzte. Horregatik, martxoaren 6a, Kolonbian justiziaren aldeko eta estatu krimen hauen aurkako egun bezala ezagutzen da nazioartean. Bilbon Arriaga aurrean izango da elkarretaratzea datorren ostiralean, arratsaldeko 19:30tan. Honez gain, pasa den irratsaioan, martxoaren 1ean urtebete egingo duen sukumbioetako gertakariak eta herritarrek jasaten duten errepresio gogorra izan genuen hizpide, Bea, Askapenako kidearekin.Hona hemen honen inguruko bideo bat estatu krimenen aurkako taldeak egina eta hala bedin eginiko elkarrizketa entzun nahi baduzue: