Premier kosmetiko dendaren aurrean "Israeli Boikot" aldarripean elkarretaratzea burutu genuen atzo

Atzo goizean, Israelen aurkako boikota, zigorrak eta desinbertsioak kanpainaren alde egiten dugun gizarte ekintzaileok, Bizkaiko BDZ Nodoa osatzen dugunok deituta 60 lagun inguru elkartu ginen Premier kosmetikoen enpresak Bilbon duen dendaren aurrean.

Premier kosmetikoak Hegoalden eta Estatu Espainarrean Premier Skin Care S.L enpresaren bitartez merkaturatzen dira. Kosmetiko hauek Dead Sea Premier empresa israeldarrak ekoizten ditu Kalya kibbutzean, Itsaso Hilaren ondoan, Israelen lurraldetik kanpo kokaturiko kolonia israeldarrean. Honenbestez, Itsaso Hileko Premier produktuak palestinarren lurraldean kokaturiko enpresa israeldar batek ekoizten ditu, bertako baliabide naturalak lapurtuz, eta nazioarteko legedia urratuz.

Dendaren aurrean lagun batek lokatzez igurtzi du bere gorputza, Israelek herri palestinarra txikitzen duen bitartean, Itsaso Hila bezalako leku turistikoetan adierazi nahi duen normaltasun irudia  salatzeko.


Esta mañana a convocatoria del Nodo BDS de Bizkaia, plataforma de agentes sociales que apoyamos la aplicación de boicot, sanciones y desinversiones contra Israel,  unas 60 personas se han concentrado frente a la tienda que la empresa de cosméticos Premier tiene en Bilbo.

Comercializados en Hegoalde y el estado español a través de la empresa Premier Skin Care S.L., los cosméticos Premier son fabricados por los laboratorios israelíes Dead Sea Premier en el kibbutz Kalya, una colonia israelí ubicada al borde del Mar Muerto,  fuera del territorio de Israel. En otras palabras, los cosméticos del Mar Muerto Premier son fabricados por una empresa israelí en territorio palestino, usando recursos naturales robados, lo cual constituye una violación de la legalidad internacional.

A modo simbólico una persona se ha embarrado para denunciar la hipocresía que representa la imagen aparentemente de "normalidad" que Israel pretende dar en sitios turísticos como el Mar Muerto mientras masacra al pueblo palestino.