Preso politiko Maputxe 77 egun gose greban

77 egun gose greban betetzen dituzte jada ospitalizaturik dauden lau preso maputxek, egin zieten Lege antiterroristapeko epaiketa bertan uzteko eta gutxienezko garantiekin epaiketa berregiteko. Laurak osasaun egoera larrian daude azken txosten medikuaren arabera.

Gose greba bitartean bide militarretik egindako epaiketak karguetatik absolbitu baditu ere, harrigarriro akusazio berdinengatik bide zibiletik 20na eta 25 urteko kartzela zigorra ekarri dizkie.

Azken orduan Adolfo Perez Esquivel, Bake Nobel saria, mintzo izan da beraien alde eta euren senideek ere komunikatu berria argitaratu dute gobernu txiletarra edozer gertaera lazgarriren arduradun eginez. Pasa den astean eta azken egunotan mobilizazioak izan ziren (artikulua eta bideoak) eta etzirako (Ekainak 2) mobilizazio berriak eta leku gehiagotan iragarriak ditu maputxe mugimenduak.