Sahara 37 urteren ostean
Maiatzaren 20an 37 urte beteko ditu Frente Polisarioak , lehen ekintza egin zutenetik behintzat. Adesalambrar hala bediko irratsaio internazionalistan Jesus Garai-rekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Egungo sahararren egoera izan zuen aztergai, eta aipatu zigun batetik, lurralde okupatuetan jasaten ari diren errepresioa, gehienbat poliziaren partetik baina gero eta gehiago ari dira bilatzen marokiarar kolonoak eurak izatea sahararren aurka egingo dutenak. Bestetik, errefuxiatu guneetan ezinegona areagotzen ari dela nabarmendu zigun, denborak elkarbizitzan, baldintza horretako elkarbizitzan beti ere, bere eragina duelako, besteak beste. Bide diplomatikoak ere ez du bide luzegirik egin, eta abiatu orduko geratu dela esan dezakegu. Ez da beraz, egoera gozoa sahararrena, bertako baliabide naturalak uztizatzeko modu merkea bilatu duelako bertan kapitalak, itsasoa bera, hidrokarburoak, fosfatoa(ondoren uranioa egiteko erabilia egun) eta area dira besteak beste. Honekin beraz, elkartasun internazionalista praktikara eramatea baino ez zaigu geratzen herrioi, enpresa edo estatu laguntzaileei gure mespretxua adieraziz, eta nola ez kalean gure presentzia handituz. Horretarako parada bikaina izango dugu ostegunean arratsaldeko 7etan Gasteizko Fariñasen eta datorren larunbatean Bilboko plaza berrian, manifestaldia egingo da goizeko 12etan hasita. Gora sahara askatuta!
Elkarrizketa audio formatuan entzun nahi izatera klikatu HEMEN.