Saharako lurralde okupatuen inguruko hitzaldia antolatu dugu Donostian Martxoaren 7rako

Martxoaren 7a, osteguna,  Ibaetako Ikasle Abertzaleek eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu Saharako lurralde okupatuen inguruan. Hitzordua 11:30etan izango da FIHEZIko Gradu aretoan.

Argeliako Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen inguruko informazioa tarteka euskal herritarroi iristen zaigu, zailagoa da entzutea sahararrak beraien lurraldearen zati bat askaturik daukatela eta gutxitan entzuten dugu lurralde okupatuetan bizi diren sahararren eguneroko bizitza.

Aurreko udaran Askapenako brigadistek lurralde okupatuetako errealitatea ezagutzeko aukera eduki zuten. Jazarpen polizial itogarrian, kontrol polizial etengabean, marokiar militar zein zibilengatik kolonizaturik, beraien herrian gutxiengoa dira egun sahararrak. Ekialdean 2720 km dituen murru batek zonalde askatuan bizi diren sahararrengatik banaturik.

NBEk lurralde autonomo bezala identifikatzen du Mendebaldeko Sahara, deskolonizazio prozesuan dagoena alegia. Marokok fosfatoa, arrantza, area eta bestelako lehengaiak nazioarteko legediatik kanpo esplotatzen ditu. Estatu Batuek eta Estatu frantsez zein espainolek, haien transnazionalak buru dituztela Marokorekin negozio ederrak egiten dituzte, izan ere, Maroko lagun estrategiko izaera baitauka mendebaldeko potentzientzat.

Duela egun gutxi, lurralde okupatuetako 24 lagun epaitu zituzten eta kondena oso larriak ezarri zizkieten Gdeim Izik bezala ezaguna den erresistentziaren kanpamentua antolatu izanagatik. Guzti honen inguruan aritzeko aukera izango dugu brigadisten bitartez, animatu eta parte hartu!

Donostialdeko ASKAPENA
http://donostialdekoaskapena.wordpress.com/