Saharako preso politikoen aldeko ekimenak izango dira Donostian aste honetan

Apirilaren 17an elkarretaratzeak burutuko dira Euskal Herriko hiri ezberdinetan nazioarteko preso politikoak gogoratzeko eta batez ere Saharako preso politikoen egoera salatzeko.

Ekimen nazionala Bilbokoa izango da, Moyua Plazan eguerdiko 12etan,  Arrasatekoa herriko plazan izango da 18:00etan..

Donostian preso politiko sahararren aldeko ekimenak hauexek izango dira:

Apirilak 17, asteazkenarekin: Bulebarreko AskeGunean, 12:30tan Gdeim Izik-eko erresistentzia kanpamentuaren inguruko dokumentala. Bertan preso politiko sahararrei postalak idazteko aukera egongo da.

Apirilak 19, ostiralarekin: Preso sahararrekin elkartasunean enkartelada (Etxeratekin batera) 20:00tan Konstituzio Plazatik hasita.

Zabaldu elkartasuna eta parte hartu!

Postala deskargatu eta preso politiko sahararrei idatzi

Munduko preso politikoak kalera!

Hamaika herri borroka bakarra!

Gasteizen, bi izango dira Askapenak antolatuko dituen ekimenak: Apirilak 16, asteartea. Hitzaldia 19:30tan Zapateneo kultur gunean: "Sahara, errepresioa eta preso politikoak" eta Apirilak 17, asteazkena. Kontzentrazioa 19:00retan Korreosen "Munduko preso politikoak kalera..
Baina Gasteizkoak ez dira Araban burutuko diren ekimen bakarrak, zeren eta Laudion herri borrokalarien preso politikoak gogoan izango baititugu Lamuza Plazan 19:30etan kontzentrazio baten bidez.

Laudioko Udalak gainera Saharako Gdeim Izikeko preso politikoen inguruko mozioa onratu egin du duela egun batzuk. Ikusi mozioaren tramitazioa jasotzen duen bideoa

Apirilaren 17an preso politikoen nazioarteko eguna ospatzen da. Hain zuzen, Mahmud Baker Hijazi, preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna  hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Askapenatik ere, urteak daramatzagu egun honen baitako lanketa burutzen, preso politikoen gaia azaleratu eta salatzen, nahiz gure herrian,  egunotan debekatua egon  arazo politikoen ondorioz gatibu daudenei preso politiko deitzea ereā€¦

Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera gonbidatu ditugu. Honela, 2011ean kolonbiar preso politikoei ehunka posatl bidali genizkion,baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen kolektiboari idatzi genion eta aurtengoan berriz, saharar preso politikoei idaztera eta egingo diren ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zituztegu.

Munduko preso politikoak kalera!

Sahara Hurra!