Saharar herria aurrera!

Inperialismoaren erasoak gogortu egin dira azken egunotan, alde batetik Gazako palestinarrek bortizkeria sionista pairatzen dute, eta bestetik Marokok berriro ere Saharar herria erasotzeari ekin dio.

Inguru abar horretan gogor salatu nahi dugu joan den larunbatean militar marokoarrek zibil Sahararren kontra buruturiko armazko oldarraldia. Autoan zihoazen El Aaiun okupatuko bi gazte saharar suzko armez eraso zituzten militarrek, Lotsaren harresiaren inguruetan, horietako bat Mohamed Labeid Tawni larriki zauritua dago eta bestea Brahim Budda Ould Taher, eraila izan zen buruan tiroa jasota. Hori gutxi ez balitz, frogak deuseztu asmoz, marokoar militarrek gorpua 150 kilometro inguruko distantziara utzi zuten, euren erantzukizuna ezabatu nahian.

Beste behin ere saharar herriak eraso bihotzgabea jasan du, erail berri bat gehituz zerrenda beltzean, eta guk Askapenatik gogor salatu nahi dugu bai ekintza, baita ekintza horrek eta antzekoek urteetan zehar izan duten eta egun duten inpunitatea. Horrela mobilizazio ugari izan dira egunotan Sahara okupatuan, erasoa salatu eta halakorik berriz gerta ez dadin independentziaren beharra aldarrikatuz.

Hori gutxi ez eta, asteburu honetan Felipe VI.aren bisita baliatuz Marokoko Mohamed VI. erregeak, bere onespenaren zain zegoen Maroko eta Europar Batasunaren arteko arrantza akordioa sinatu du. Horrek baldintza ezin hobea eskeintzen die herrialde europarrei, eta bereziki Espainiari (100 ontzitik gora baitira bertan arrantzatzeko baimenaren zain zeudenak) Saharar uretan arrantzaren arpilatzea gauzatzeko. Eta beraz, baliabide naturalen lapurreta etengabeari jarraipena emateko. Ezkutupeko akordioak ez ditu sahararren eskubideak errespetatzen, etengabe salatzen dugun bezala, eta hortaz akordio hori bera ere salatu beharrean gaude, hori baita marokorentzat bere jazarpen eta okupazioa aurrera eramako ezinbesteko erraminta.

Inperialismoak hamaika aurpegi ditu, etsaiak hainbat dira, eta elkartasunetik haratago bide asko dugu egiteko, hortaz gaurkoan ere Saharrarei elkartasun eta besarkada beroena igortzen diegu, guztion borrokaz aurre egingo baitiogu etsaiari! Bada garaia nazioarteko akordioak bete, okupazioarekin amaitu eta independentziaren aldarria gauzatzeko!

OKUPAZIOAREKIN AMAITU!

SAHARA AURRERA !