Saharar herriarekiko sentsibilizazio jardunaldia izan zen larunbatean Arrasaten

Larunbatean, maiatzaren 10ean, Arrasateko Gaztetxean Saharar herriaren aldeko sentsibilizazio jaia antolatu genuen. Harrera beroa jaso zuen herritarren aldetik. Euskal herritarrak, sahararrekin bat eginik, Saharar herriaren egoera dramatikoa landu genuen arratsalde batez. Hassana Aaliaren hitzaldian 55 pertsona batu ginen, eta ondorengo poesia errezitaldian eta rap kontzertuan jendea batzen joan zen, gaztetxeari jai giro aparta eskainiz.

*Hemen duzue irakurgai mondraberrik eginiko egunaren kronika: "Sahara libre!" aldarria zabaldu zuten Gaztetxean