Saharar herriaren aldeko ekimena Donostiako PPren egoitzan

Abenduaren 13an arratsaldean Donostialdeko Askapena-k Saharar herriaren aldeko ekimena egin zuen Donostiako Amara auzoan dagoen Alberdi Popularraren egoitza atarian.

Aste honetan bertan, Europar Batasunak eta Marokok arrantza alorrari loturiko akordioa sinatu dute, arrantza-ontzi europarrek (Asko espainiar banderadunak) Sahara-ko urak ustiatu ditzaten. Honako akordio hau Nazioarteko Legediaren urraketa argia da eta baita herri saharauiari dagokion subiranotasunaren kontrako eraso zuzena ere. Estatu espainiarrak presioa handia egin du “arrantza-akordio” hau sinatu zedin eta zehazki, Alderdi Popularrak.

Horregatik, PPren egoitzan “Partido Popular complice de Marruecos. Saharar herria askatu!” zioen pankarta eskegi eta arrain ustela utzi dugu haien egoitza atarian.

ARRANTZA AKORDIORIK EZ ! ESPAINIA MAROKOREN KONPLIZE !
SAHARAR HERRIA ASKATU!

Gai berria ez bada ere, aste hontan arrantza akordio berri bat sinatu dute Europar Batasunak eta Marokok, hitzarmen horretan Mendebaldeko Saharar uren esplotazioa ere sartzen delarik. Ezinbestekoa da honelako akordioek nazioarteko legedia urratzen dutela salatzea,  Maroko ez baita Sahar lur eta uren subiraua eta hortaz ez du horiek kudeatzeko inongo eskubiderik, Mendebaldeko Sahara Nazio Batuen Erakundeko lurralde ez autonomoen zerrendan dagoen heinean.

Maroko eta Europaren arteko arrantza akordio berri horrek, saharar aberastasunen lapurreta eta espoliatze masiboa ekarriko du berriro ere, ondorioz saharar herriaren giza eskubideen bortxa suposatzen du. Eta beraz gogor kritikatzen dugu Europaren zein Espainiar gobernuaren jarrera onartezin hau. Izan ere, beste behin, Espainia ezinbesteko konplizea izan da saharar herriaren baliabide naturalen lapurretarako, Alderdi Popularreko europarlamentari eta eurodiputatuak izan baitira akordioaren bultzatzaile nagusiak. Era berean, europar Estatuen artean hitzarmenaren onuradun nagusienetakoa da Espainia, oraingoan ere Mendebaldeko Sahararekin duen zor historikoari aurre egin ordez, bere baliabideak ustiatzen jarraitzeko asmoa begi bistan gelditu delarik.

Lapurreta gehiagorik ez ! Utzi bakean Saharar herria !

DONOSTIALDEKO ASKAPENA
Donostian, 2013ko Abenduaren 13an