Sahararen alde denok kalera!!!

Azkenean marrokiar erregearen polizia sartu da Gdaim Izik kanpalekuan eta sarraski bat burutu du (pasa den astean Adesalambrar irratsaio internazionalistan egindako elkarrizketan berri eman genizuen). Hildako eta zauritu ugari daudela esaten dute bertatik, nahiz eta informazioa lortzen zaila den. Honen aurrean gure salaketarik handiena zabaldu nahi dugu eta deitu diren mobilizazioetan esku hartzeko deia zabaltzen dugu, oraingoz Donostian eta Gasteizen:

Donostian Ya-lah Gazte Ekimenak gaurko egunean arratseko 19.30etan kontzentrazio bat burutzen Donostiako Boulevardean.

Gasteizen 19:00eta Korreos aurrean.

Bilbon Marokoko kontsulatuaren aurrean 18:30tan, Moyua , errekalde zumarkalea 27

web honetan http://www.territoriosocupadosminutoaminuto.blogspot.com/ informazioa online ematen ari dira eta hemen bideotxo bat uzten dizuegu: