Saharatik testigantza: Lotsaren hormara 5. martxa

Pasaden apirilaren 6an Sahara erdibitzen duen "Lotsaren hormara" 5. martxa antolatu zen.

argazki galeria ikusteko

Bertan saharauiarrak eta aste santutan Tindufera elkartasuna adieraztera gerturatzen diren atzerritarrak, tartean euskaldunak, mobilizatzen dira Mendebaldeko Sahara eta Polisarioaren lurralde askeak erdibitzen dituen hormara ibilbidea eginez. Kanpamentu edo Wilaya guztietatik kamioiak irteten dira eta Tinduf eta hormaren arteko gunean bildu eta denak elkarrekin horma aurreraino doaz. Bertan giza katea egiten da eta marrokiarren aurrean hormaren gaitzespena eta Saharar lurraldearen askatasuna aldarrikatzen da.

1975an Espainiak Sahara herria bere baitan utzi zuen, 73tik aurrera sahararrak espainiarren aurka altsatzen hasi ziren eta 75an Franco hiltzear zegoela marrokiarrekin eta mauritaniarrekin akordio tripartitoak sinatu eta nahiz eta hasiera batean sahararrei erreferendum baten promesa egin bazieten ere akordio horren bidez sahararrak salduak geratu ziren eta Marruecos-ek martxa berdea antolatu zuen, nolabaiteko fartsa bat beraiena ez zena lotsarik gabe hartzeko. Orduan sahararrak guda hasi zuten Marruecos eta Mauritaniaren aurka, bitartean Saharako gizarte zibilak bere lurraldetik alde egin behar izan zuen Argeliako Tindufen babesa hartuz eta bertan errefuxiatu kanpamentuak ezarriz, denera bost. Onuzkero 37 urte igaro dira basamortuan bizi direla saharauiarrak.

73an hasitako gudak emaitza onak ematen ari zen zeren Mauritaniak atzera egin zuen eta Marruecos ere ezinean zebilen, sahararren konbikzioa geldi ezina zen baina 91an hainbat faktore eman ziren. Alde batetik Argelian guda zibila piztu zen eta herrialde honek sahararrei ematen zien laguntza eten behar izan zuten, bestalde marrokiarrek guda amaitzea eskatu zuten, honek sortzen ari zieten ondorioengatik eta bestalde ONU tartean sartu zen.

Sahararrek orduan ezinbestekoa ikusi zuten instantzia internazionaletan konstantzia bat egotea Sahara herriaren inguruan. ONU-k hainbat erresoluziotan Sahararrei erreferendum aitormena luzatzen die baina erresoluzio hauek ez dira inoiz aplikatu. Su eten honekin marrokiarrek beraien kolonizazio prozesua aurrera eramateko ahalbideratu zuten, guda hasi zenetik lotsaren horma eraikitzen hasiak ziren.

Gaur egun horma horrek 2.700 km ditu eta guztira 6 horma dira, Sahara herria bitan erdibitzen duen horma. Bost kilometroro marroki militarren postua dago eta egunean 5milioi dolar balio du bertan dauden 180.000 soldaduen mantenua, Estatu Batuek eta Frantziak gustora asko ordaintzen dutenak marrokiarrekin batera. Izan ere hormaren beste aldean dagoena oso interesgarria da potentzia hauentzat, alde batetik Mendebaldeko Saharako kostalde guztian dagoen arrantza baliabide aberatsa eta bestalde lurralde okupatuetan aurkitzen den fosfatoa.

Hormako martxak bestalde beste aldarrikapen bat badu ere eta horiek mina antipertsonalak dira. 2.700km-ko hormaren luzeran horrelako minak daude, baina baita lurralde berreskuratuetan ere. Guda garaian kokatuak izan ziren baina berandugo ere milaka ezarriak izan dira, Espainiar Estatuan egindako minak dira. Talde desberdinak lan emankorra burutzen ari dira minak kentzen, beti ere marrokiarrek uzten dieten eremuetan. Talde hauek konstatatu ahal izan dute hainbat mina azken urteeran egindakoak direla duten osaketa modernoagatik. Hau guztiz ilegala da izan ere 99an Ottawako hitzarmenak minen erabilera debekatu zuen, baina marruecosek ez du betetzen hitzarmen hau. Horregatik pasaden apirilaren 6an minen biktimen taldeko kideek (ASAVIM ) beraien hanka ortopedikoak erakutsi zituzten hormaren aurkako protestan. Talde honetako Ahmed Sidali presidentearen hitzetan 10 bat milioi mina daude hormaren baitan oraindik. Azpimarratzekoa da Action on Armed Violence talde britaniarrak 21 milioi metro karratu ikuskatu dituela, guztira 22.000 mila mina bertan behera utziaz.

5. martxa honetan bertan ziren euskaldunen artean bi euskal independentista aurkitzen ziren zeintzuk horma gaitzetsi zutenak eta Saharar herriari elkartasuna adierazi ziotenak. Kolonialismoaren beste kapitulu honetan ere gure indar zein ahotsak batu genituen guztiz ilegala den horma zein okupazioa salatzeko.

Saharako herriak bere etorkizuna erabakitzeko autodeterminazio eskubidea aplikatzea eskatu genuen, Saharako izaera, kultura eta beraien lurraldea aitortua izan dadin. Ia 80 herrialdek aitortzen dute Saharako Errepublika Arabe Demokratikoa ( R.A.S.D.) eta nola ez bertaratu ginen bi independentistok ere horrela egiten dugu Euskal Herriaren izenean.

Horrela ere gure Herria ezin ahazturan utzi eta Aberri Egunaren bezepera izanik gure bihotz taupadak Euskal Herrian oinarri euskal preso eta iheslarien aldarrikapena luzatu genuen Saharar herriarekin batera marrokiarren aurrean.

Elkartasunak ez du mugik, Sahara eta Euskal Herria, hitza eta erabakia, bi Herri BORROKA bakarra!!