Saharauiak, palestinarrak, Tamilak, txetxeniarrak, kolonbiarrak eta euskaldunak

imperialismEgunotan bolo-bolo ibili da hedabideetan Sahara okupatuan Marokok erabili duen indarkeria. Lagun askok galdetzen dio bere buruari nola den posible Marokok okupatu zuen lur hori oraindik okupatua egotea, eta okupazio horri eusteko indarkeria, tortura, erailketak, etab. erabiltzea? Harrigarria da baita ere espaniar eta frantses estatuek zeinen errez gobernatzen duten beren ontzia ur nahasi horietan: batetik Marokorekin negozioak egin eta Sahararen alde egiten diren mobilizazio ugari eta jendetsuei urteak joan urteak etorri zirkinik egin gabe eutsi.

Saharauiek nazioarteko harreman asko dauzkte gainera, han eta hemen enbaxadoreak, NBE-n entzunak dira... Zergatik ez da gatazka konpontzen?

Egoera etsigarria da ez bakarrik saharaiuentzat, baita palestinar, tamilak, txetxeniar, kolonbiar edo euskaldunentzat ere.

 

 

2009ko Urtarrila eta otsailean Sri Lankako ejerzitoak Tamilen gerrila eta milaka zibil hil zituen, giza eskubideen arukako krimen izugarriak izan ziren, milaka errefuxiatu... nazioarteko komunitatearen adletik txaloak eta bizkar-zapladatxoak jaso zituzten, kondena txiki bat ere ez.

Txetxeniarrak behin eta berriz zapaldu ditu errusiak. 2003An errusiarrek bukatutzat eman zuten azken gerran populazioaren %25 hil zuten errusiarrek eta ia erdiak ihes egin zuten. Nazioarteko komunitatean ia ez zen berririk jaso, are gutxiago Erreusiaren kontrako neurrik hartu, Txetxeniako gerraren krimenen berriak zabaltzen zituen Anna Politkóvskaya ere hil zuten... eta denak berdin edo okerrago jarraitu zuen.

Kolonbiak Guiness rekord asko hautsi litzake: ia 5 miloi barne desplazatu, azken 20 urteetan 20.000 baino gehiago sindikalista erailak, milaka errefuxiatu, milaka hildako urtero... hala ere, kolonbian demokrazia 'homologatu' bat dago indarrean, nazioarteko komunitateak harreman normalak ditu kolonbiarekin, giza eskubideen gaineko hitzarmenak sinatzen ditu... guerrillak dira arazo bakarra askoren irudiko.

Palestinako lurren gainean 1948an lurren erdia hartuko zuen estatu bat onartu zuen NBEko batzarrak, nahikeri sionistei men eginez. Egun lurren erdiaren ordez lurren ia %90aren jabe da Israel eta gau eta egun segitzen du kolonia berriak eraikitzen. NBEren hamaika agindu urratu dituzte, hamaika krimen eta gehiegikeria egin... Alperrik. Israel gure bizitzaren parte bat da gure dendetan dago, Europako kirol eta kultur txapelketetan, gure gobernuen lagunen agendetan...

 

Zer egin behar du orduan herri txiki batek bere eskubideak urratuak direnean? Desagertzeko bidean jarri dutenean?

Bi aukera daude: bizirik irauteko eta gatazaka gainditzeko borrokatu ala hil.

Bizirik irautea aukeratzen badu, Nazioarteko komunitatean lagunak izatea komeni zaio bai, baina ez pentsa kanpoko lagun horiek etxe barrukoa konponduko dutenik, lagunak lagunduko du, ez besterik.

Etsaia neurtu eta azkar jokatu beharko du eta elkartasuna garatu eta zabaldu, mundua zapaltzen dituzten herri eta herritar guztien alde, gure alde, ez beste herririk ez gurea ere desgertarazi ez dezaten.