Sakanako udalek Israeli boikot aktiboa egitera deitu dute

Atzoko egunez, maiatzaren 14an Arbizuko udaletxean ekitaldi berezia bezain ederra antolatu zen. Bertan bildu ziren Arratsaldeko 19:00etan besteak beste; Altsasu, Lakuntza, Iturmendi, Arbizu, Uharte Arakil, Etxarri, Arruazu, Bakaiku eta  Olaztiko udal ordezkari eta alkateak.

Ekitaldiari hasiera Adel Abou Salem errefuxiatu palestinarrak eman zion. Libanon bizi diren palestinarren egoera azaltzeaz gain, Euskal Herriak eta Sakanak bereziki palestinar herriarekin urteetan izan duen jarrera eta elkartasuna goraipatu zituen. Jarraian, Boikot, Desinbertsio eta Zigor ekimenak duen garrantzia azpimarratzeaz gain, bide honetan udalek eta herritarrek eman beharreko pausuak zintzoki baloratu zituen.

Sinatutako deklarazioa irakurri eta sinatzaileen zerrenda ikusi

Euskal Herria Palestina eguneko egitarua aukeztu dute

Arbizuko alkatea den Miren Mendinuetak eman zion jarraipena ekitaldiari. Biladi Hadi brigadak atera zuen argazki eta testu liburutik poema bat irakurri zuen eta amaitzeko Askapenako kide batek onartu berri den deklarazioa irakurri zuen.

 

Bertan, lehenago apaturiko udalek, pausu kualitatibo bat eman eta Israeli boikot aktiboa burutzeko konpromezua hartu zuten, herritarrei ere gonbidea luzatzeaz gain.

 

Udaletxean bildutako zinegotzi eta alkateek jarraian, banan banan deklarazioa sinatu zuten, konpromezuaren adierazle gisan. Adel palestinarrak ere, Herriraren oroitarria jaso zuen, euskal txapela eta zapia.

 

Sakanan BDZ-ari lotuz palestina askatu!

Urteak dira Sakanako herritarrok Palestinari elkartasuna adierazteko erabaki irmoa hartu genuela.

Elkartasun honen erakusgarri dira, 2005. urtean Arbizuko herriak Marda palestinar herriarekin senidetu zenekoa, 2009. urtean, Altsasun buruturiko internazionalista eguna eta bertako udalak harturiko konpromisua palestinarren eskubideen defentsan.

Pasa den urtean berriz, Sakana bailarako hainbat udaletxek nazioarteko BDZ (Boikot Desinbertsio eta Zigor) kanpainarekin bat egin zuten mozio bidez, hain zuzen, Palestinarren hondamendi edo Al Nakba-ren 65. urte urrenaren harira.

Zentzu honetan, egindako bideari jarraipena eman asmoz, BDZ ari Lotuz Palestina Askatu ekimenaren baitan, udal ordezkariok honakoa helarazi nahi genioke Sakanako eragile eta norbanakooi, palestinarren zapalkuntza eta herri honek bizitzeko duen eskubidearen ikur den olibondoaren aurrean:

1-Palestinar jendarteak duela zenbait urte nazioarteari eskaturikoa aintzat hartuz, eskubide urraketa etengabeak jarraitzen duen bitartean Israelen aurkako BDZ ekimena berresten dugu.

2-Udaletxeen eskumenetan leudeken eremuetan, arlo instituzional, kultura nahiz kirol eremuetan boikot aktiboa egiteko konpromisua hartzen dugu. Honela, udal eremu guztietan leudeken adierazpen sionista guztiak eten eta BDZ ekimenaren bidez, Sakanako udalerriek pausu kualitatibo bat emateko desioa adierazten dugu.

3-Sakanako jendarteari, eragile sozial, sindikal, kultura ,nahiz kirol arloan zabiltzatenoi, hala, nola, norbanakooi ere, Israeli boikot aktiboa egitera animatzen zaituztegu. Baita Israelgo produktuak ez erosteko eta kontsumo arduratsu bat egitera bultzatzeko deia luzatu ere.

Palestinak behar duelako, merezi duelako, Sakanako herri eta herritarron ordua da!

BDZ ari lotuz Palestina askatu!

Atxikitu diren Baztango eragile sozial, kultural, sindikal eta politikoak:

Kultura eta kirol arloko eragileak:

-Baztango AEKko irakasleak
-Bertso Eskola
-Xaloa Telebistako Lan Taldea
-Xorroxin Irratiko Lan Taldea
 -Baztango Mendigoizaleak
-Baztango Rugby taldea
-Txaruta Pilota Elkartea
-Gaztetxea
-Saharaztan
-Fanfarre Mi Fa
-Baztandarren Biltzarra
-Erratzuko Kultur Elkartea
-Jo ala Jo Kultur Taldea
-Baztango Xulubitariak
-Baztango Gaitariak
-Mukuru Diseinu Grafikoa
-BAZAM ekintza musikala
-Metaziri aldizkaria
-Otsondo Barride Elkartea
-Amaiurko Gaztelu Elkartea
-ANFAS
-Aranabia Kultur elkartea
-Iruritako gazteak
-Ertzuin Erratzuko guraso elkartea
-Erratzuko kultur elkartea
-Laxoa elkartea
-Amaiurko sokatira taldea
-Amaiurko besta batzordea
-Amiurko talde basa
- Erratzuko Fanfarronak fanfarrea

Herrietako alkateak:

-Jokin Irigoien, Gartzaingo Alkate Juratua
-Mikel Sobrino, Elizondoko Alkate Juratua
-Isaak Rekalde, Amaiurko Alkate Juratua
-Xotero Etxandi, Arraiozko Alkate Juratua
-Karlos Beristain, Arizkungo Alkate Juratua
-Jesus Angel Garzia, Lekarozko Alkate Juratua
-Pello Obregozo, Iruritako Alkate Juratua
-Ruben Santervas, Oronozko Alkate Juratua
-Iban Dufurrena, Erratzuko Alkate Juratua
-Pello Alberro, Elbeteko Alkate Juratua
-Aitor Azkarate Tomassone, Anizko Alkate Juratua
-Kiko Gartxitorena Berroetako Alkate Juratua
-Roldan Astiz, Almandozko Alkate Juratua

Eragile sindikal eta politikoak:

-Aralar
-Ernai
-Herrira
-LAB
-ELA
-Bildu
-Sortu
-Baztango Ezkerra

-Askapena

 

Euskal Herria Palestina eguna

500 km luze eta 9 metro altuerako harresia, ugaltzen doazen 250 kolonia oldarkor, eguneroko erailketa eta atxiloketek, etxe-botatzeek, lege-sistema baztertzaileek, bonbek eta umiliazioek, Israelen apartheid politika ezaugarritzen dute. Poliki baina etengabe, arabiarrak tantaka odolustu nahi ditu, desiotako lurraldea haietaz garbitu. Hegoafrikan 1992 arte, txuriek beltzekin egiten zuten bezala, gaur. Guzi honi, Gaza eta Zisjordaniatik kanpo errefuxatuak direnen drama gehitu behar zaio. Eskubide zibilik gabe, garaituak, etsituak… “irabazlearen” irrifar krudela dute ordainetan.

Palestinarrei elkartasuna adieraztea beharrezkoa da eutsi dezaten, eta Israelen kontrako presio-neurriak hartu behar dira bere apartheid politikak aldatzen ez dituen bitartean, norbanakotik hasi eta maila guzietan. Palestinarrek eskatzen digute. Ez dezagun bertze aldera begiratu.

Maiatzaren 15 honetan, 1948ko holokausto Palestinarraren 65. urteurrena dugu. Urte hartan Palestinarren hondamendia gertatu zen, Nakba. Juduendako bakarrik izanen zen Estatua sortu nahi zutenek, Sionistek, garbiketa etnikoa burutu zuten alimaleko sarraskiaren bidez, eta betidanik bertan bizi ziren arabiarren %70 errefuxiatu bihurtu zituzten. Gogoz kontra erbesteratu zituzten.

Gaur egun, 65 urte beranduago, 4.500.000tik goiti dira errefuxiatuak dauden Palestinarrak, eta Gaza eta Zisjordania okupatuak ditu Israelek, Nazioarteko Legedia hautsiz eta Giza Eskubideak urratuz. Europako mandatariek bertze alde batera begiratzen dute, eta Israelgo estatu arrazistarekin hitzarmen komertzialak egiten dituzte, Israelgo kirol taldeek Europar ligetan parte hartzen utziz, bertze aunitz tratu onekin batera. Hegoafrika Apartheid politika aldarazi arte presionatu bazuten, zergatik ez dute gauza bera egiten Israelekin? Dirua tartean dagoenean gizatasunarendako ez dago lekurik? Honen aitzinean guri dagokigu, eragile desberdinei, injustizia hau aldatzeko pausoak ematea, pixkanaka-pixkanaka Hegoafrikan eragin zen bezala, Palestinako lurralde historikoa krudelkeriaren eredu izateari utzi arte.

Euskal Herriko eta Eskualdeko hainbat eragilekin batera, maiatzerako hainbat jarduera martxan daude, elkartasun ekintza hau bultzada txiki bat izan dadin irtenbiderako. Gatazka hor dagoela oroitarazteko.

Honen harira, agerraldi honen bitartez, Baztango kolektibo hauek Palestinari Elkartasuna adierazi nahi diogu, eta jendarte guzia Maiatzaren 18an Elizondon ospatuko den EHPalestina egunean parte hartzera deitu nahi dugu.

Elkartasun adierazpen honi eta deialdira atxikitu garen kolektiboak ondokoak gara, jakinik hala ere, gehiago ere gustora atxikituko zinetela:

Bide batez eskertu, Palestinari elkartasuna adierazi dieten Lesaka, Bera eta Baztango Udalei.

Euskal Herria Palestina Eguna Baztanen
Maiatzaren 18an Elizondon
Palestinaren alde. Elkartasuna eta Boikota

10:00 Argi soinuak
Mural MARGOTZEA
Erakusketa plazan.

11:00 SOLASALDIA. James Petras eta Adel Abou Salem
“Inperialismoa, Sionismoa eta Apartheida Palestinan”
Arizkunenea kultur etxean

11:00etan plazan, HAURREN JOKOAK, Kometa eta Txalaparta tailerrak…
Joaldunekin KALEJIRA fanfarreak lagundurik
CHECK POINT Israeldarra
JATEKO ARABIARRA

12:00etan plazan ELKARRETARATZE BATERATUA
“Preso Palestinarrak Etxera” –Sarea-
“Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” –Herrira-

12:30 Euskal Herria – Palestina EKITALDIA

13:00 DANTZA Palestinarrak plazan

14:00 ZIKIRO JATEA bejeta ere
Kantaldia Fermin Balenziarekin

18:00etan GINKANA
22:00 KONTZERTUAK
La Jodedera (EH-Kuba), Palestinian Unit (Palestina), Kasu (EH), Tirry&Tery (EH-Baztan)