![]()  | 
"Solidaridad con el pueblo mapuche" concentración en Bilbao (eusk/cast)
La concentración fue convocada por Komite Internazionalistak, Sare Antifaxista y Askapena, una muestra de solidaridad con el pueblo mapuche y los presos políticos en huelga de hambre.
Uztailaren 12tik ezer ahoratu gabe egon dira 34 preso politiko maputxe Txileko gartzeletan, oraindik 14 dira gose greba jarraitzen dutenak. Igerian ari dira baina itsaso oso baten aurka, izan ere, estatu 'demokratiko' baten preso politikoak ez dira berri. Bestelakoa litzateke oiartzuna nazioarteak erregimentzat dituen lurraldetan ariko balira protestan, zaharrak berri hemen ere.
Ixilpeko borroka hau gutxi balitz, Angoleko presoek esaterako, noiznahi gendarmeriaren bisitak jasan behar izaten  dituzte: egun osoko  argiztatzeak, golpeak, irainak... Presondegiko  araudiaren arabera, gose  greban aritzea jarrera desegokia da, beraz zigortzeko beste modu bat  eskaini die legeak. Angol, Temuko eta Valdiviako espetxeratuen  bitartekari-bozeramaileak ere atxilotu egin dituzte, gartzelak orain  arte izan dena izaten jarraitu dezan: isolamendua. Irailaren 11ko  gertakizunen harira heldu ziren azken atxiloketa hauek, urtero gertatzen  dira istiluak Allenderen aurkako estatu golpearen urteurrenean, baina  aurtengo protestak lurraren jendearen aldeko mezu bilakatu dira,  bozeramaileak  ixilarazi dituzten arren.
Aurten,  ospakizunetan ari dira Txileko agintariak, 200 urte igaro  omen estatua sortu eta askatasuna lortu zutenetik. Transnazionalek  gutxienez izango dute zer ospatua: orain arte behintzat maputxeei lurrak  ostu eta bi mende aberastasun pilatzeko adina askatasun eman diete eta.  Bitartean maputxeak itsaso baten aurka igerian eta  geratzeko asmorik  gabe gainera. Baina herrion mundu honetan ehunka izan dira elkartasun  internazionalista eskaini dieten herriek, gure besarkadarik beroena  eskaini nahi dizuegu maputxe herriari, hemen ere, errepresio olatuek  geratzeko asmorik ez duten hontan.

