Takbar Haddi ama eta Sahar herriarekin elkartasunez 24 orduko gose greba eta manifestazioak Bilbo eta Gasteizen

Takbar Haddi ama saharauiarekin elkartasunez, gose greba eta manifestazioak iragarrita daude datozen egunetarako Bilbo eta Gasteizen. Gaur bertan 24 orduko gose grebari hasiera eman zaio  Bilbon eta bihar, osteguna manifestazioa batekin amaiera emango zaio jardunaldiari. Gasteizen berriz, ostirala, ekainak 19an 11.30etan prentsaurrekoa izango da diputazio plazan eta haima bat jarriko da 24 ordutako baraualdia hasteko. Larunbatean berriz, hilak 20, 12:30etan manifestazioa izango da korreosen hasita.

Mohamed Lamin Haidala gazte sahararra mediku, polizia eta buruzagi marokiarren eskuetan jasotako erailketa salatzeko eta hilotza bueltatzea exijitzeko Takber Haddi Mohameden ama hilabetetik gorako gose greban dirau Kanariar Uharteetako Las Palmaseko marokiar kontsulatuaren aurrean. Hau dela eta, Euskal Herriko hainbat erakunde eta partidu politikok Bilboko saharar komunitatearekin batera 24 orduko baraualdi ekimenak egitera dei egin dugu.

Gaur goizean, Bilboko Marokoko kontsulatuaren aurrean agerraldia eginda hasiera emango diogu Moyua plazan ezarritako haiman 24 orduko gose grebari. Jardunaldian zehar saharar herriarekiko elkartasun eskuorriak banatuko dira eta Mendebaldeko Sahara okupatuan ematen diren giza eskubideen urraketen berri emango da.

Ostegunean, hilak 18, 18:30etan manifestazioa izango da Moyua plazako Gobernu Espainiarraren ordezkaritzatik Rekalde Zumarkalera non komunikatu baten irakurketak amaiera emango dion jardunaldiari.

Ostiralean, hilak 19,  11.30etan prentsaurrekoa izango da Gasteizko diputazio plazan eta haima bat jarriko da 24 ordutako baraualdia hasteko.

Larunbatean berriz, hilak 20, 12:30etan manifestazioa izango da korreosen hasita.