Txakur berdinak... kolore ezberdinagaz

Obama lobby sionistako lehendakaria

GAUR8-Unai Vázquez

Azkenean!” pentsatu nuen asteartea heldu zenean. Behingoz iritsi zen AEBko hauteskundeen eguna, bazen garaia zirko mediatikoa bukatzeko. Halere, sentsazio arraro bategaz gelditu nintzen, zerbait ahaztu zitzaidalako sentsazioa, agian izango zen bozkatzera joan ez nintzelako? Edo Europan ezin dugu bozkatu hautezkunde horietan? Hainbeste hauteskundetan bozkatu nahi eta ezin... nahasten ari naiz.

 

Asteartea behingoz pasa, asteazkena iritsi, eta “gure” hauteskunde hauetako emaitzak: Obama nagusi. Ondoren, ordea, ostegunean adierazpenak, ostiralean bere haurrak eskolara eraman, larunbatean gimnasiora joan... Nola ez, denek kolore beltz iraultzailea goraipatu dute (ez dakit espektakulu nazkagarri honetan atalen bat galdu dudan, agian galdutako batean ez naiz ohartu AEBn iraultza bat egon dela eta Obama “Pantera Beltz”etako kidea dela).

Gora “talantea”! Zapaterogaz saldu ziguten berdina orain bere lagun Barakekin tokatzen zaigu. Gora bipartidismoa! Bi legealdi txakur dikatadore itxurakoagaz eta beste bi talantedunagaz.

 

Ze aldaketak ekarriko dizkigu? Agian Kubaren kontrako blokeoa bertan behera utziko du edo Bolivia eta Venezuelako gobernu demokratikoen kontrako erasoak etengo ditu, ala demokratek bere garaian egin zuten bezala, Bahía de Cochinos II edukiko dugu? Iraken garestiegiak diren tropak atera eta Afganistanera eraman ondoren barkamena eskatu eta lapurtutako guztia itzuliko du? Akaso utziko du Irakeko herriari petroleoa kudeatzen? Edo alderdi komunista legeztatuko du AEBn? Agian Palestinar herria aitortuko du? Ala bere kanpaina babestu duen lobby judutarragaz batera esan zuen bezala Jerusalen israeldarra dela defendatuko du?

 

Zuria ala beltza, talanteagaz edo gabe, Spok kapitainaren belarriekaz edo Patxiren biboteagaz... Inperioaren morroiak baino ez dira. Heriotzaren aurpegia.

 

Txakur berdinak lepoko ezberdinagaz.