Txomin, agur eta ohore!

Zail da lerro apurretan azaltzen zure bizi osoan zehar Euskal Herriari eta munduari eskainia, koherentzia erabatekoz erakutsia. Iraultzailea, abertzale eta ondorioz internazionalista zinen.

Askapenaren 25. urte urreneko agerraldian ere, Altsasura etorri arren osasun arazoak tarteko ez zinen gurekin bildu azkenean, gure artean sentitu zintugun arren.

Egindako bideak ordea, erakutsitako argiak, lagunduko gaitu gainerakooi bide egiten, utopiarekin amestu baino utopia egunero arnasten. Bidea hasi baino ez baitugu egin.

Mila esker Txomin, agur eta ohore!