Udalbiltzatk antolatuta, "Autodeterminazioa eta dibertsitatea XXI. mendean" nazioarteko jardunaldiak
Jardunaldiotan Bretania, Kurdistan, Països Catalans, Qollasuyo (Ayllu eta Marka nazioa) , Irlanda, Ingalaterra eta Euskal Herriko goi mailako abokatuak, herri eragileak eta gobernu ordezkariak izango dira Donostian Martxoaren 27 eta 28an. Jardunaldi irekiak dira eta edonork hartu dezake parte izango diren hitzaldietan. Askapenaren ustez aukera ezin hobea dugu Udalbiltza-ren eskutik herrion eskubidetaz jarduteko bai eta herrion arteko harremanetaz jarduteko ere. Animatu eta parte hartu!!!
Segi egitaraua irakurtzen:
NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK
Autodeterminazioa eta dibertsitatea XXI. mendean
Herrien eskubideak giza eskubideen testuinguruan
2010ko Martxoaren 27an eta 28an Miramar Jauregian eta Kursaal Jauregian Donostia
0. Sarrera
Nazio, etnia eta gutxiengo kulturalen eskubideen gaineko hausnarketak mundu osoko ikuspuntuak biltzen ditu, eta egun bizi dugun egitu-razko krisiari eman beharreko eran-tzunen gaineko hausnarketaren baitan, eztabaida zutabe nagusi bihurtzen ari da.
Eztabaida honek duen interesaren adibide dira: eremu instituzionalean sorturiko prozesuak (Bolivia, Eskozia, adibidez); eremu sozialean abiaturiko dinamikak (Zibilizazioaren krisiaren gaineko foroa, Herrien eskubide kolektiboen aldeko nazioarteko sarea); eta eremu akademikoan emaniko eztabaidak (nazio-aniztasuna, nazionalismoa edo autodeterminazioaren gaineko eztabaida teorikoak) Guztiek eskubide kolektiboen gaineko hausnarketaren aberastasuna uzten dute agerian. Eta giza eskubideen ikuspegi integrala adieraztearekin batera, ikuspegi hegemonikoak gainditzeko eskubide kolektiboen errekonozimenduak egin dezakeen ekarpena ere, agerian uzten dute.
Jardunaldi hauek dira norabide honetan egiten dugun ekarpenaren adierazpena. Giza eskubide indibidual eta kolektiboen arteko lotura estua erakutsi, eta hauen ariketan modu injustuan jazarrikoei zuzenduriko elkartasun adierazpena izango dira.
1. Helburuak
• Herrien eskubide kolektiboek giza eskubideen garapenean egiten duten ekarpenaren azterketa egitea.
• Giza eskubideen alde indibidual eta kolektiboen arteko harremanetan sakontzea.
• Gaian interesaturiko eragile politiko-instituzional, sozial eta akademikoen arteko loturak eraikitzea.
• Herrien eskubideen aldeko sarearen hurrengo asanbladari begirako proposamena lantzea eta garatzea.
• Giza-eskubideen zaintzaz arduratzen diren nazioarteko erakundeetan aurkezteko, adierazpen proposamena prestatu.
2. Jardunaldien edukiak
Irekiera hitzaldia
Antolatzaileak diren erakundeen ordezkarien hitzaldia.
Hizlariak: Aureli Argemí eta Loren Arkotxa, CIEMEN eta Udalbiltzako lehendakariak. Gaia: Giza eskubideen marko orokorraren testuinguruan eskubide kolektiboen kontzeptua gaurkotzea. Herrien eskubide kolektiboak
Lehen konferentzia: Marko teorikoaren definizioa
Herrien eskubideen ekarpena giza eskubideen testuinguru orokorrean: zailtasunak, kriminalizazioa eta haien aurkako jazarpena
Hizlariak:
August Gil Matamala - 60 hamarkadatik abokatu aritua, AED abokatu demokraten elkarteko zuzendaria izan da. Bide profesional luzea egin du giza eskubideen defentsa eta garapenari loturik.
Bill Bowrin Abokatua, Birkbeck University of London unibertsitatean zuzenbide irakaslea da eta Eskubideen eta Demokraziaren aldeko Abokatuen Europar Elkarteko (ELDH) presidentea da. Europa ekialdeko gatazken eta autodeterminazio eskubidearen inguruko gaietan aditua.
Julen Zabalo - Geografian doktore eta Politika Zientzietan lizentziatua, egun, EHUko Soziologia saileko irakaslea da.
Laburpena: Herrien eskubideen gaineko hausnarketak mundu osoko ikuspuntuak biltzen ditu eta egun bizi den egiturazko krisiari eman beharreko erantzunaren baitan, eztabaida zutabe nagusi bihurtzen ari da.
Lehen konferentzia honen bitartez, eztabaida honen marko teorikoa finkatzeaz gain, azken hamarkadetan auzi honi loturiko ikerketa kasu ezberdinen argira eskubide kolektiboen ariketari loturiko jazarpena izango dugu aztergai.
Bigarren konferentzia: Burujabetza ariketak
Eskubide kolektiboen ariketa prozedura sozial, politiko eta instituzionalak: ikerketa kasuak
Hizlariak:
Pep Cruanyes – Legegizona,
Erabakitze Eskubidearen aldeko Plataformako (PDD) kidea eta independentizaren aldeko abenduaren 13ko herri galdeketen Hauteskunde Batzorde Nagusiaren burua.
Yann Choucq - Abokatua, nazionalismo bretoiko militante historikoa. Herrien eskubideetan aditua.
KNK (Kurdistango Parlamentua)
Laburpena: Maila instituzionalean onartu gabeko eskubide kolektiboen ariketa eredu ezberdinek barnebiltzen dituzte erreferentzia sozial, politiko eta kulturalak. Bigarren hitzaldi honen helburua errealitate anitz hauen ikuspegitik (jatorrizko herrietatik hasi, mugimendu sozialetatik pasa eta estaturik gabeko nazioetara) eskubide kolektiboen ariketarako estrategia ezberdinek egiten duten ekarpena irudikatzea da. Ekarpen honek eskubide kolektiboen ariketarako estrategia ezberdinen egokitasuna eta eraginkortasuna aztertu, eta prozedura ezberdinak martxan jartzeko baldintzak aztertzeko parada eskainiko digu.
Hirugarren konferentzia: Prozedura instituzionalak
Gizarte nazio-anitz eta estaturik gabeko nazioen instituzionalizazio prozedurak: ikerketa kasuak
Hizlariak:
Tata Rafael Quispe – Qollasuyu-ko Ayllu eta Marka nazio kontseiluko eta jato-rrizko herri honen gobernuko ordezkaria.
Sinn Feinn
Maribi Ugarteburu – Amorotoko alkate ohia. Udalbiltza Erakundeko batzorde eragileko partaidea.
Laburpena: Azken hamarkadetan, agerikoa izan da estatu nazio hegemonikoek, gizarte askoren izaera nazio anitzaren ondorioz, gizartearen bizitza politikoa antolatzeko adierazitako ezintasuna. Konferentzia honen bitartez, ikuspegi instituzionaletik gizarte nazio
anitzetan emandako gatazkak gaindi-tzera bideraturiko prozedurak aztertzea da helburua. Nazio, etnia zein jatorrizko herrien kasuan, elkarbizitzen duten kolektibitate ezberdinei loturiko eskubideen onarpenak gatazken gaindipenerako eskaintzen duen ekarpena aztertuz.
Itxiera konferentzia (Kursaal Jauregia) Ondorioak
Lan taldeen ondorioen irakurketa eta azken deklarazioaren irakurketa ekitaldia
3. Jardunaldien programa
Martxoak 27 Larunbata Miramar Jauregia
9:00-10:00 Ongietorria
10:00-10:30 Hasiera ekitaldia
CONSEU eta Udalbiltzako lehendakarien eskutik
10:30-13:00 Lehen konferentzia
13:30 Bazkaria/Lunch
15:00-17:30 Bigarren konferentzia
17:30-18:00 Kaferako tartea
18:00-20:00 Hirugarren konferentzia
Martxoak 28 Igandea Kursaal Jauregia
11:30-13:00 Eztabaiden ondorioen irakurketa. Itxiera ekimena
4. Izena ematea
Jardunaldietan parte hartzeko izena ematea, honako telefonora deituz 622.719.787
edo honako web orrian: www.nazioartekojardunaldiak2010.blogspot.com
Martxoaren 27an Miramar Jauregian bazkaria/lunch eskainiko da. Bertan parte hartzeko izena Martxoaren 25a baino lehen egin beharko da.
Matrikula: 20 €
Matrikula + bazkaria: 35 €
Ordainketa akreditazioa jasotzerakoan egingo da.
Martxoaren 28an Kursaal Jauregian ospatuko den itxiera ekitaldia doakoa eta irekia izango da.
2010eko Martxoaren 27a Miramar Jauregia. Kongresuen Aretoa, Mirakontxa Pasealekua, 48, 20008 Donostia
2010eko Martxoaren 28a Kursaal Jauregia., Zurriola Etorbidea, 1, 20002 Donostia