Ukrania, multinazionalak, Palestina eta Feminismoa mintzagai IV. Formazio Mintegietako lehen egunean
Larunbat honetan, maiatzak 10 hasiera emago diogu aurtengo “Herri jantzia, garaipenaren hazia” IV. Formazio Mintegi irekiei.
Goizean goizetik 100 lagun inguru izan gara EleBeltzera hurbildu garenak formazio politikoa lantzeko asmoz. Gabirel Ezkudiaren eskutik izan dugu lehen hitzaldia. Gabirelek mundu ikusteko era ezberdinak daudela nabarmendu digu, eta gure kasuan, ikuspegi europar-zentrista batetik egiten dugula azpimarratu du. Horrela gaur egungo ideiologia nagusiari egin dio erreferentzia, neoliberalismoari. Eta nola globalizazioaren munduan, inperialismoaren bitartez nagusitasuna lortu duen alor ekonomiko, politiko, kultural eta teknologikoetan.
Bigarren zatian Ukranian zentratu da. Historiari garrantzia berezia eman dio eta bereziki II. Mundu Gerraren garrantzia azpimarratu du, esanez ezin dela ulertu gaur egun herrialde horretan gertatzen dena aurrekari hori aztertu, ezagutu gabe. Ukraniar nazionalistak Alemaniako naziekin zuten harremanak kontutan izan gabe ezin da ulertu azken lau hilabeteetan jasotakoa.
Gabirelen hitzaldia amaituta atseden txiki bat izan dugu, mokadutso bat jan eta indarrak berreskuratuta Luismi Uharterekin hurrengo hitzaldiri ekiteko.
Oraingo honetan trasnazionala eta multinazionalak izan ditugu mintzagai, inperialismoaren eskularru txuriak. Hasieratik hiru elementu azpimarratu dizkigu transnazionalak kapitalismoaren agente estrategiko bezala ulertzeko. Lehenengoa jabetza pribatuaren kontzentrazioa, bigarrena aberastasunarena eta azkenik baliabideena. Behin hau azalduta, honek guztiak duen inpaktuaz hitz egin dugu, bai eremu politikoan, ekologikoan, lan eremuan eta kulturalean.
Bigarren zatian Iberdrola izan du hizketagai nagusi, Euskal Herriko transnazionalen adibide nagusi bezala. Luismik bereziki azpimarratu digu Bilbon egoitza eta bere dorrea izan arren zeintzuk diren enpresa honek dituen jabeen izen abizenak; Quatar Inuesven, Florentino Perezen ACS, Bankia edo Kutxabank esate baterako. Horretaz gain, lehenago aipatutako inpaktuetan Iberdrolak duen papera landu du.
Honela bada bazkal ordura helduta Xirimiri Kultur Elkartera hurbildu gara eta EleBeltzeko kideek prestatuko bazkariaz gozatzeko aukera izango dugu.
Arratsaldeko 16'00etan ekin diogu egunaren bigarren zatiari, Martxelo Diazen laguntzaz eta mundu arabiarrez eta Palestinaz hitz egin dugu. Azken urteetan emaniko "Udaberri Arabiarrez" aritu da. Alde batetik hauen jatorriak ustelkeriarekin lotuta daudela azalduz baina aldi berean ongi kokatuz herrialde bakoitzeko ezberdintasunak. Hala ere, Libia eta Siriako kasuak "Udaberri Arabiarretatik" kanpo utzi ditu, interbentzio okzidentala agerikoa delako eta matxinada mailitarrak izan direlako.
Behin kokapen orokorra eginda, Paletinako gatazkaren oinarriez jardun dugu; okupazio militarra, errefuxiatuen auzia eta Jerusalen eta Zisjordaniaren kolonizazioa. Bukatzeko, palestinarren artean dauden batasun ezaren zergatiak azaldu dizkigu eta gaur egungo egoeraz mintzatu da.
Saioa amaituta, atsedenaldian kanpora atera eta datorren maiatzaren 15ean, Al Nakba egunean Palestinarekiko elkartasuna Euskal Herriko plazetan islatzeko deialdia egin dugu eta Euskal Herria-Palestina sareak deitutako mobilizazio eta ekimen ezberdinetan parte hartzera.
Eguneko azken dinamika Euskal Herriko Bilgune Feministako Leire eta Joanaren eskutik etorri da. Taldeetan banatu gara eta testu bat irakurri dugu eztabaida bati ekinaz. Beste herrialde batzuetara joaten garenean gure estereotipo eta jarreraz hain zuzen ere. Honela, plenarioan batuta talde bakoitzak bere ondorioak esposatu eta adostasunean jarri ditugu.
Geroago Kurdistanen izaniko delegaritza batek eginiko bidea bat ikusi dugu. Bertako gerrilariek feminismoaren inguruan duten hausnarketa jasotzen zen bertan.
Azkenik berriz ere plenarioan batuta militante bezala izan beharreko jarrerataz hitz egin dugu.
Hemen ikusgai eguneko irudiak: