UNIBOL: Universidad indigena boliviana.

universidad indigena bolivia

Bolivia bizitzen ari den aldaketa prozesuaren baitan asko dira Evo Moralesen gobernuak burutu dituen aldaketak. Iraultza demokratiko kulturalaren barruan, jatorrizko herrien unibertsitateak sortzea izan da hezkuntzan eman den pauso bat. Izan ere, jatorrizko herriek, orain arte ez dute unibertsitatera sartzeko aukerarik izan, eta horrez gain, kurrikulum arrotzak ez ditu jatorrizko jakintzak jaso. Unibertsitatearen eraikuntzarekin, identitate kulturalaren indartzean eta deskolonizazio politikan sakondu nahi da.

argazki galeria

 

 

Hau aurrera eramateko hiru unibertsitate indígena sortu dira Boliciako zonalde ezberdinetan, eta beraien izaera hezkuntza komunitarioa, produktiboan eta interkulturalean oinarritzen da. Horrez gain, kulturaren indartzeari dagokionez, jatorrizko hizkuntzek berebiziko garantiza dute.

Portu berri den unibertsitateen formakuntza jakintza unibertsal eta jatorrizkoetan oinarritzen da, parte-hartze sozialaren bidez kulturaren garapena emateko.

Unibertsitate honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira: doakoa da; ikasleak bertan bizi dira; produkziora bideratua, herriaren garapena sostengatzeko helburuarekin; eleanitza, bertako hizkuntza (Aimara, Quechua edo Guaraní), gaztelera eta ingelesa.

Unibertsitate honen eraikuntzarako organu nagusia “Junta Comunitaria” da eta hau errektoreek, zuzendariek eta Batasun Hitzarmeneko gizarte mugimenduek osatzen dute. Eta honen lana unibertsitatea herriaren beharretara eraikitzea da.

Askapenako brigadistok unibertsitate hauetako batean egoteko aukera izan genuen. La Pazeko unibertsitate aimaran hain zuzen ere. Bertan errektorearekin, irakasleekin eta ikasleekin esperientziak elkartrukatzen aritu ginen. Abuztu honetan eman diote hasiera “Tupak Katari” izeneko unibertsitatearen lehen kurtsoari, lau karrera eta 160 ikaslerekin, eta jakintza arloak zabaldu eta unibertsitatearen garapenean lanean jarraitzeko gogo biziz agertu dira.