Uribe kostako Askapenaren bilera irekia

2010ean hainbat Abya Yala-amerikar estatuen independentziaren 200. urteurrena ospatzen da BENETAKO INDEPENDENTZIA?

Zein da internazionalismoaren garrantzia Euskal Herrian?

non? Algortako aldai patronatuan, tellegorri plazan (kasino plazatik gertu)

noiz? uztailaren 27an, arrastiko 19:30etan

Etor zaitez zure iritziarekin, herrion independentzia lortzen laguntzera!!!!!!!

Kaixo Internazionalistok!!

2010. urtean AbyAyala-Amerikako hainbat estatutan independentziaren urteurrena ospatzen da. Bolivar, Zapata, Sandino , Tupac Katari eta gainerako borrokalari eta armetan altzako herriek, monarkia espainiarraren mendekotasun kateak hautsi eta soberaniaren eta askatasunaren bidea jorratzen hasi ziren. Baina bi mende luze igaro ostean, oraindik ere inperioen eta oligarkien interesen mende dauden hauek, ez dute benetako askatasunik ezagutu, benetako independentziarik arnastu. Interes kapitalisten hatzaparretan, euren etorkizuna eraikitzeko modurik gabe aurkitzen dira oraindik, munduko bankuen, AEB-en edo europaren esanetara.

Horregatik, Askapenatik dei egiten dugu, benetako independentzia baten alde, herrien askatasun eta eskubideak bermatuko dituen independentziaren alde, herriaren soberania eta burujabetzan oinarritu eta kapitalaren krudelkeriatik kanpo, aberastasunaren banaketa justuago baten alde, elkartasunean oinarrituriko herrien elkarlan baten alde, inperialismoak inoiz esku hartzerik izango ez duen herrien alde.

Horregatik dei egin nahi dizuegu aurten, Gernikan Urriaren 16an ospatuko den internazionalista egunean parte hartzera.

Bestaldetik, gure eskualdean ere HERRIOK INDEPENDENTZIA! lelopean eta gezurrezko independentzia urteurren hau gure eskualdean irakurketa berezia izan dezan, UZTAILAREN 27AN ARRATSALDEKO 19.30ETAN ALGORTAKO ALDAI PATRONATUAN, egingo den bilerara deitzen dizuegu, denon iritziak eta ideiak jaso ahal ditzagun.

aldez aurretik mila esker,

HERRIOK INDEPENDENTZIA!!!

Uribe Kostako Askapena