Urriarren 25ean OTANI EZ!

OTAN Euskal Herrira iritsi da Gerra Hotzetik egin gabeko maniobra militar handienak burutzera. “Trident Juncture” maniobretan OTANen parti diren herrialdeak ari dira parte hartzen, eta gaur hasi da operazioaren bigarren zatia.

Gerrarako entrenatzen dira Aliantza Kriminal honen soldaduak, inperialismoaren agente militar bezala. Gogoan ditugu oraindik OTANek egin dituen intebentzio militarrak, eta ezkutuko esku-hartzeak: Jugoslavia, Irak, Afganistan, Libia, Siria, Ukraina… eta baita zertarako egin dituen ere: OTANen parte diren herrialdeen hegemonia zabaldu, eta herrialde anti-inperialisten edo beste hegemoniekin lerratzen direnak ahultzeko, baliabide naturalak lapurtzearekin batera.

OTAN inperialismoaren alianza kriminal militarra dela badakigu, eta gogoan daukagu 1986an Euskal Herriak ukatu egin zuela alianza honen parte izatea. Erreferendum bidez, Kataluniak eta Kanariar Uharteek egin bezala, EZ bozkatu genuen erreferendumean. Euskal Herriak ezetz esan zion OTANen parte izateari.
Hala ere, erabaki hori ukatua izan zaigu, eta are gehiago, OTANek base militar bat du Nafarroan, Bardeetan. Bertan prestatzen ditu inbasio militarrak, bertan hasten da oraingo eta lehenagoko errefuxiatuen exodoa. Eta hemen, gure lurretan burutzen ari ditu OTANek maniobra berri hauek, eszenatoki geoestrategiko berrian garrantzia handia dutenak, potentzia hegemoniko berriei militarki aurre egiteko helburuz ari baitira entrenatzen.
Honengatik guztiagatik, Askapenak dei egiten du igande honetan, urriaren 25ean Tuteran egingo den manifestazioan parte hartzera OTANi ez! Ez poligonorik ezta maniobrarik ere! Bardeak herriarentzat!
Gora Euskal Herria Anti-inperialista!