Venezuelako brigadak Madrilen ekin dion borroka iruteari

* Argazkia: CSROA LA QUIMERA de Lavapiés zentro okupatua (saretik)

Venezuelako brigadak Madrilgo aireportuan ezusteko batekin egin zuen topo: hegazkina atzeratu egin zen. Hala Madrilen bi gau pasa behar izan zituzten. Ez pentsa besoak gurutzaturik edo oporretan izan zirenik ordea. Izca eta Yescako lagunekin harremanetan harri eta sekulako plana prestatu zieten hurrengo egunerako. Venezuelako brigada Madriletik hasi zela esan dezakegu beraz.

Hemen duzue brigadistek Madrileko bisitaz azaldu digutena:

Elkarrekin bazkaldu genuen eta ondoren Madrilgo Lavapies auzoan nahiz inguruetatik bisita historikoa egin genuen. Madrilgo okupazio mugimenduari buruz zenbait gauza jakin genuen: bertan badira hainbat gune sozial okupa udaletxearekin egindako akordio baten ondoren funtzionatzen dutenak, eta akordio horiek direla eta politikoki guneok ahultzera eraman dituen arren, egonkortasun eta erreferentzialtasun handia lortu dute. Okupazio mugimenduaren beste lan esparru bat solareak dira: abandonatuta daudenak berreskuratu eta bertan baratzak, aisialdirako guneak... egiten dituzte.

Bisita honen ondoren, Vallekas auzora joan ginen eta mugimendu komuneroak gestionatzen duen tabernan egon ginen. Aipatzekoa da taberna honen apainkera: aldarrikapen politikodun banderaz eta materialez josiak dago eta asko dira Euskal Herriari lotutakoak.

Tabernan geundela euren borrokaren nondik norakoak azaldu zizkiguten. Borroka honen oinarri hisorikoa XVI mendean kokatzen dute, monarkia inperialaren zakuraketen kontrako herri matxinada handia izan zen komuneroen altxamenduan, hain zuzen ere. Euren antolatzeko moduari buruz hitz egin ziguten eta kontzientzia nazioanala sortzeko dituzten zailtasunez ere bai. Haiek Espainia interes oligarkiko-burgesen mesederako estruktura estatal huts bezala ikusten dute, eta euren hizkuntza eta kultura bere menpeko herriak zapaltzeko erabili izana salatzen dute. Diotenez, zaila da kontzientzia nazioanala sortzea bere kultura galtzeko arriskuan ez dagoen herri batean. Estrategia politikoari dagokionez, Madrilgo gazte asanbladetan eta herri-mugimenduetan parte hartzen dutela azaldu ziguten, baina inolaz ere hauek mendean harzeko asmoarekin, eta horrek gazte eta herritarren artean ospe ona eta errespetua irabazteko balio izan diela iritzi dute. Euren apostua, gainera, errepresioa jasateko arriskuan jarri ahal dituen ekintzak egitean datza hein handi batean, sinetsita jasaten ahal izanen duten kostu pertsonala irabaziko luketen errentagarritasun politikoak konpentsatuko lukeela. Adibide bezala erregearen argazkiak erretzea aipatu zuten, katalunian kasu zigortua izan den ekintza bat, baina kastillan erreprimitua izan ez dena estatuari ekarriko liokeen kostu politikoa dela-eta.

Gure eskerrik beroenak adierazten dizkiegu Izca eta Yescako lagunei hain harrera ona egin zigutelako. MUCHAS GRACIAS COMPAÑEROS, CASTILLA ES COMUNERA!!

Dagoeneko Venezuelan daude eta laster bertako kronikak izango ditugu!

Herrion borrokak iruten ari gara!