Venezuelako brigadaren 2. eta 3.kronika

2.kronika: Sexu dibertsitatearen borroka Venezuelan

3.kronika: komunikabide alternatiboak

Coordinadora Simon Bolibarrek ere brigadaren jarraipena eskaintzen du

Venezuelako iraultza arlo ezberdinetan garatzen ari da. Nabarmentzekoak dira sexu dibertsitatearen alde borrokatzen duten taldeak. Borroka horretan oso garrantzitsuak dira azken urte hauetan zabaltzen ari diren irrati libreak.

2002ko estatu kolpetik aurrera Venezuelan herriak berak sortutako komunikabide libreen beharra ikusi zen. Ordutik hona asko dira zabaldu diren komunikabideak. Horietariko bat, ospe handia duen “Universidad Central de Venezuela”-ko eraikinean kokatua dagoen “Ali Primera” (www.radioaliprimera.com.ve) irrati librea da.

Irrati hau, asanblada bidez kudeatzen da, bertako lehendakaria Ali Valenzuela delarik. Irrati hau, nahi duen guztiari irekita dago eta bertan ematen den programazioa oso anitza da: langileen borrokaren ingurukoak, kultura arlokoak, politika, sexu dibertsitatea …

Irratia, prozesu iraultzailearen alde egon arren, aldi berean, kritikoa ere bada. Haiek esaten diguten bezala, prozesu iraultzaile honek ez du aurrera egingo, bertan ematen diren kontraesanak agerian jartzen ez baditugu. Komunikabideen askatasuna egon badagoenez, espazio hau horretarako erabiltzen dute.

Aipatzekoa da, astelehenero gaueko 8etatik 10etara emititzen den “La Tramoya Sexual” programa. Bertan, genero dibertsitatearen inguruko gaiak lantzen dira. Aipatzekoa da Venezuelan matxismo eta homofobia maila oso altua da eta gaur egun zaila da askatasunez norbanakoaren sexu aukerak adieraztea. Esaterako, kaleetan homofobiarekin zerikusia duten erasoak eman izan dira eta ematen dira.

Hala ere, gobernu hau indarrean sartu zenetik, komunitate honetako kideek aurrera pausuak eman direla ikusi dute. Lehen ezinezkoak ziren martxak egin ahal dituzte, HIESA frogak eta baita honen tratamendua dohainik egiten dituzte …

Nahiz eta gobernuan aurrera pausu batzuk eman diren, kalean oraindik ere giroa oso bestelakoa da, asko dago borrokatzeko. Haiek esaten duten bezala, iraultza honek ez du aurrera egingo, pertsona orok benetako askatasunez bizitzeko aukera izan ezean. Borroka honetan dihardutenen artean, aipatzekoak dira “Diversidad Sexual Universidad de Venezuela”, “Frente Social para la Diversidad de Genero”.

Kontaktuak:

  • Diversidad Sexual Universidad de Venezuela: USXUCV@hotmail.com
  • La Tramoya Sexual: latramoyasexual@hotmail.com
  • Frente Social Para la diversidad de genero: diversidad_de_genero@hotmail.com

 

3.kronika: komunikabide alternatiboak

1998.urtean inork espero ez zuenean Chavezek boterea eskuratu zuen.  Eskuinak egoera onartu ezin zuenez, Estatu Batuetako agentziak lagunduta, CIAko buruzagi ohiak orain dela gutxi onartu bezala, estatu kolpea prestatzeari ekin zion. Estatu kolpea zilegi egiteko komunikabideek zuten garrantziaz ohartuta, manipulazioaren bidez gizartea prestatzen hasi ziren. Komunikabideen bidez errealitatea desitxuratzen zuten. Beste neurri batzuen artean, elikagaien eskasia bultzatu zuten, honela egoera jasangaitza sortuz.

2002an eskuinak bere estrategia bukaeraraino eraman zuen, “zilegitasun”  baldintza batzuk nazioartean nahiz Venezuelan sortuz. Era berean, komunikabideek berebiziko garrantzia izan zuten estatu kolpea aurrera eramateko eta eskuinak normaltasun irudia zabaltzeko arma nagusi gisa erabili zituen. Istiluen ostean Chavezek kargua utzi zuela irudikatu zuen eskuinak.

Gobernu berria ezarri eta gero, normaltasun itxura plazaratu zuten, arma ziren komunikabideei esker.
Honegatik guztiagatik prozesu iraultzaile bolibartarrak garrantzi handia ematen dio komunikabideen indarrari. Ondorioz, egun, ehunka dira sortu diren komunikabide alternatiboak eta oraindik ere, egunero ernaltzen dira komunikabide berriak sortzeko proiektuak.

Gaur egun, ikus daiteke komunikabideek egiten duten lan garrantzitsua prozesu iraultzailearen alde. Eguneroko beharrak azalduz, prozesuaren aurrerapenak azaleratuz eta era berean, kontzientzia publikoa garatuz. Komunikabide hauetako askok kritika beharrezkotzat jotzen dute prozesuak aurrera egin dezan.
Avila TV telebista, esaterako, gazteen ikuspegitik egina dago beraien problematikaz hitz egiteko, gazteek egina gazteentzako.

AvilaTV-k komunikatzeaz gain, gazteentzako komunikabideen inguruko lanbide heziketa jorratzen du. Komunikabide hauetako batzuk barrutik ezagutzeko aukera izan dugu. Bai prozesu iraultzaileaz hitz egiteko baita Euskal Herrian bizi dugun prozesu politikoa azaltzeko ere. Honela, Avila TVn “Caracas Directo” izeneko zuzeneko programan parte hartu  dugu. Avila TV-n aritzeaz gain, komunikabide  hauetan ere egon gara: Radio Negro Primero, Diario de Ciudad Caracas, Catia TV, Vive TV, Correo Orinoco eta Ali Primera beste batzuen artean.

Bestalde, Al Son del 23 irrati librean elkarrizketa batean baino gehiagotan aritu gara,  “Contra Cultura eta Lantinoamerica en vivo irratsaioetan” besteak beste. Irrati hau “23 de enero” auzoan dago, hain zuzen ere, “Casa de encuentro Freddy Parra” eraikuntzan. Irrati libre hau polizia-etxe izandako eraikuntzan kokatzen da eta auzotarrek berreskuratutako gunea da egun. Historikoki auzo borrokalaria eta bereziki zapaldua. 

Aurten Koordinadora Simon Bolivarrekoek, bosgarren urtez antolatu dituzte gizarteari begira egindako ekintza ezberdinak, adibidez, “plan vacacional” deiturikoa. Irrati honetan egiten den lana funtsezkoa da bertan eskaintzen diren ekintza eta tailerrak zabaltzeko. “Plan vacacional” hau haurrentzako udaleku irekiak dira eta hauetara batez ere, auzo txiroetako haurrak joaten dira.

Aste hauetan auzotik kanpo antolatzen dizkiete aisialdi ekintza desberdinak, eta halako planak dira haurrak auzotik ateratzeko aukera bakarrenetarikoak. Eraikin honetan, irrati libreaz eta “plan vacacionl”-az gain, helduentzako tailerrak antolatzen dituzte, Robinson misioaren bidez, alfabetatzea bultzatzen dute, liburutegia dago, doaneko albaitaritza zerbitzua daukate eta auzotarrentzat info-zentroa ere badute. Finean, auzoko borroka iraultzailearen eredu dira.

Honekin guztiarekin, argi geratzen da komunikabide alternatiboek prozesu iraultzailearen alde egiten duten lan garrantzitsua. Egunero errealitateez eta beharrez hitz egiteaz gain borrokaren garrantzia islatzen dute egunez egun.