Venezuelako brigadaren I.go kronika: Faxismo eta inperialismoaren aurkako II. kanpamendua

Uztailaren 29, 30 eta 31n aurtengo Venezuelako brigadako kideak Barquisimeton burutu den “Faxismo eta inperialismoaren aurkako  II. kanpamendua”n parte hartu dugu. Bertan Venezuelako herri ezberdinetako gazte erakunde ezberdinetan lan egiten duten gazteekin egoteko aukera izan dugu.

Elkarretaratze hau herri mugimenduak 2010. urtean berreskuratutako espazio batean burutu da, gaur “Casa del Proletariado Organizado” deitzen den espazioan hain zuzen ere.

Asteburu honetan zehar jardunaldien irekiera egin eta gero lan ildo ezberdinak planteatu dira:

  • Publikoa, kalitatezkoa eta doako hezkuntza eskubidea.Borroka iraultzaileetan emakume gazteen parte-hartzearen garrantzia.
  • Ingurumenaren defentsa
  • Lana, langabezia eta gazteria.
  • Kultura, aisialdia eta kirola.
  • Faxismo eta inperialismoaren aurkako borrokaLan ildo hauek mahai ezberdinetan jorratu dira.  Mahai hauetan sistema kapitalista honek inposatzen digun errealitate bortitz honetan gazteri iraultzaileari dagokion papera jorratu da. Bertan, gazteriak, beste eragileekin batera formakuntza politiko eta ideologikoa beregain hartu behar duela argi geratu da, hau baita iraultzan aurrera egiteko modu bakarra.

Honetaz guztiaz gain, gure herriko borroka eta errealitatea azaltzeko aukera ere izan dugu. Alde batetik interes handia sortu duen hitzaldi baten bidez eta bestetik bi irratietarako egindako elkarrizketekin.

Esperientzia oso aberasgarria izan dela uste dugu. Izan ere, kapitalismoak herrialde ezberdinetan sortzen dituen arazo eta bortxaketak antzekoak direla jakinda, beste herrialdeetan arazo horiei aurre egiteko erabiltzen dituzten borrokak ezagutzea oso interesgarria izan da.

Esperientzia horietatik asko ikasteko aukera izan dugulako eta guk ere gure ekimenen berri emateko aukera izan dugulako. Horrezaz gain, kanpaldian zehar Venezuelako gazteen elkartasun iraultzailea  jaso dugu eta internazionalismoaren zentzua eta garrantzia inoiz baino gehiago baloratzeko aukera izan dugu.