Venezuelari buruzko hitzaldia abenduaren 20ean Laudion
Sortu berri den Aiaraldeko Askapena-k, aurtengo Venezuelako brigadako esperientzia baliatuz, abenduaren 20an Laudioko Herriko Plazako gela balioanitzean, 19.00etan, herri horretan ikusi, entzun eta sentitutako bizipenen irudia ezagutzeko aukera izango dugu, oraindik denboran gertu ditugun hauteskunde venezuelarrek sortutako testuinguru interesgarria ere hizpide izango dela.
Abenduak 8ko Venezuelako udal-hauteskundeen garrantzia ukatzerik ez dago, mundu mailan ardatz inperialista boteretsuari men egiten ez dion herri bakarretakoa izanda, venezuelarrek kapitalismoaren kanpo eta barne presioen aurreko jazarpenari zelan eusten diotenaren neurria hartzeko balio izango du.
Venezuelaren kasua herri boterearen adierazpenaren adibide aipagarria den arren, ez da Askapenaren interes-esparruaren atal bakarra. Hego Amerikan Bolivia, Argentina, Uruguay eta munduaren beste aldean Saharako lurralde okupatuak eta Palestina izan dira helmuga urterik urte, beharrezkoa den joan-etorriko elkartasuna hedatu eta horren ezagunak ez zaizkigun errealitateen testigantza biltzeko xedearekin; datorren urteko brigaden kanpainari begira eta dagoeneko martxan dagoen “Europa Astinduz” Askapenaren kanpainarekin erlazio estuan, herri berrietara joateko aukera egongo da 2014ko brigadetan.
Abenduak 13ko hitzorduaz gain, aurrerantzean Askapenak antolatuko dituen ekintzetara hurbildu eta parte hartzera gonbidatzen dugu ikasle, langile eta herritar oro. Era berean, internazionalismoarekiko erlazioa sakondu eta zehazteko ideia dutenek Aiaraldeko taldearen ateak zabalik dituzte.