Venezuelatik etorritako brigadisten azken hitzaldia #Arraundeguorl egunean izango da

Badator, gainean dugu dagoeneko! Maiatzaren 31ean Arrankudiaga borroka internazionalistaz jantziko dugu  Euskal Herria Arraundeguorl egunean.

Goizean goizetik tailer, erakusketa, solasadi, mokadutxo eta mota guztietako eskaintza kulturalez beteko ditugu herri txiki honetako kaleak. Bertan izango dira Venezuelatik Euskal Herrira lehen aldiz antolatutako brigadako etorritako kideak ere. Azken 15 egun hauetan ArraunEuskalHerria ibili dira beraiek, gure herri eta borroka ezagutu dute bertatik bertara eta Venezuelako Prozesu Bolivarraren urrats eta erronkak azaldu dizkigute Lasarten, Donostian, Tafalla, Ordizin, Gasteizen, Galdakaon... Azken hitzaldi batekin eta ondorengo festa ederrarekin amaiera emango diote brigadari, beraz ez galdu aukera!

Goiza amaituta behar bezalako herri bazkaria izango dugu frontoian, eta Uluka (Aiaraldea) eta Rojo Cancionero (Gaztela) bezalako taldeekin, ziur gaude ondorengo kantaldia ere ederra izango dela. 

Arratsaldean jaiak ez du etenik.  Haur, gazte zein helduek Irrien Lagunakekin batera gozau eta disfrutatzeko aukera izango dute 17'00etatik aurrera eta 18:00etan berriz bertso saioari ekingo diogu Ruben Sanchez, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballesekin batera. Gaueko emanaldiekin hasi aurretik, eguna borobiltzeko ekitaldia burutuko dugu eta segidan kontzertuei hasiera eman. Bertan izango dira Siroka, Esne Beltza, Governors eta Mandoilek taldeak.

Egun borobila beraz geure konpromiso eta borroka internazionalistan berretsi, gazte eta ez hain gazteekin internazionalismoa oinarriak landu eta bide batez gozatzeko!

Animatu Euskal Herria #Arraundeguorl egunera!