Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 4. kronika
Arrasatetik Gasteizera egin zuten salto maiatzaren 25ean Venezuelatik Euskal Herrira etorritako brigadistek. Eguna lasai antzean igaro ostean Europar hauteskundeetako rekuentoan izan ziren.
Astelehena (maiatzak 26) goizean goiz jaiki eta Hala Bedi irratiko estudioetara hurbildu ziren. Bertan Amaia Suelta La Olla irratsaioko kideak proiektua azaltzen zien bitartean lokalaren bisita burutu zuten, nola ez elkarrizketa batekin amaiera emanez. Bazkaria Ernaiko kideekin egin zuten Venezuelako brigadistek. Denak venezuelako gazte mugimenduko partaideak izanik luze eta zabal hitz egiteko uakera izan zuten gazte problematika eta honen aurrean antolatu eta borrokatzeko eremu, arlo eta formetaz. Arratsaldean berriz Aramaiora hurbildu ziren. Bertan alkatearen harrera jaso ostean, teknikarien elikagai eta energia burujabetzaren inguruan solasean jardun eta ekonomatoa ezagutzeko tarteta izan zuten. Aurkezpenak amaituta AHTaren obrak eta eragindako txikizioak bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten. Egunari amaiera emateko Iturrietako sagardotegian batu eta bapo afaldu zuten.
Hurrengo eguna Gasteiz bete betean ezagutzeko baliatu zutela esan genezake. Goizean goizetik Frackingaren aurkako mugimenduarekin batu eta besteak beste francking-a garatzera heldu ez dadin esku artean duten herri ekimen legegileaz jardun zuten. Bazkaltzeko Errekaleor auzo okupatura hurbildu ginen. Arratsaldean berriz Martxoak 3 Memoria Guneko kideen laguntza Gasteizen ibilaldi txiki bat eginda 1976ko gertaera, honen aurrekari eta gerorako albisteak landu zituzten eta oroimena, justizia eta egiaren garrantzia azpimarratu. Iluntzean venezolarrei egokitu zitzaien hitza hartzea. 50 pertsona inguru izan ziren Hala Bedi tabernara hurbildu ziren lagunak Venezuelako Prozesu Bolivarraren berri zuzenean jaso eta beraien kezka nahiz galderak adieraztera.
Gasteiz atzean utzi eta Bilbora hurbildu ziren brigadistak maiatzaren 28an. Lehen saioa Elkartzeneko kideekin izan zuten. Beraiekin egungo Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoaz hitz egin zuten eta bereziki epea motzean hartu beharreko erronka eta praktikaz. Arratsaldean Galdakaoko Ortuondo Gaztetxera hurbildu ziren. Bertan, asanbladako kideek labur laburrean gaztetxearen historia, proiektuaren nondik norakoak azaldu eta espazioa erakutsi zioten. Gero paperak trukatuta Venezuelako lagunak izan ziren bertaratu ziren guztiei orain 15 urte Chavezek hauteskundeak irabazi zituenetik venezuelan hartutako neurri eta emaniko urratsak azaldu zizkietenak, bai eta lanean jarraitzeko konpromiso eta beharra azpimarratu ere biharko egunez Sozialismoa eraiki ahal izateko.
* Hemen duzu entzungai Venezuelako brigadistek Ortuondo Gaztetxean emaniko hitzaldia
Maiatzaren 28an bina hitzaldi izan zituzten Venezuelako lagunek. Bata Deustuko Gazte Lokalean eta bestea Mamariga Kultur Etxean. Bai batean zein bestean asko izan ziren brigadisten azalpenak entzutera hurbildu zirenak eta baita galderak egin ere. Hitzaldien ostean denak batu ziren Desutuko herriko tabernan eta ostegunekojai giroaz disfrutatu.
* Hemen irakurgai duzue Herri Kolore atarian jasotako hitzaldiaren kronika eta argazkiak
Maiatzaren 29ean berriz lehen geldialdia Ziortza-Bolivarren egin zuten, eta bertan aurkitzen den Simon Bolivarren eskultura ikusi. Jarraian Gernikarantz egin zuten. Bertan herriko kideen laguntzaz denboran atzera egin eta 1937ko apirilaren 26ko bonbardeaketa ekarri zuten gogora herrian buelta bat ematen zuten bitartean. Txangoari garai batean arma frabrika izan zen Astran eman zioten amaiera. Han eraikina bisitatu eta proiektu berriaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten.
Bazkaldu ostean berriz, Lemoizen 1970eko hamarkadan Iberduerok eraiki zuen zentral nuklearra ikustera hurbildu ziren. Beraiekin batera Lemoizen eta zentra nuklearren aurkako mugimenduan parte hartu zuen kide bat ere joan zen eta zalantzarik gabe gure herriko historian ondro gorde behar den borroka eta garaipena azaldu. Iluntze aldera Arrankudiagarako bidean hartu zuten brigadistek, hurrengo eguneko hitzaldia, azken hitzaldia prestatu eta atseden hartzeko.