Zarauzko herrikoan egitarau internazionalista
Datorren ostegunean, MAIATZAREN 7an, Askapenarekin Kolonbian egondako HARITZ getariarraren DIAPORAMA ikusteko aukera izango dugu ARRATSALDEKO 8etan Arrano tabernan.
Kolonbian egindako lana eta bertan jasotako irudiak azalduko dizkigu Haritzek.
Bestalde, ostiralean, MAIATZAREN 8an, El Salvadorretik datorkigun TXANBA bakarlariaren KONTZERTUA ikusteko aukera izango dugu GAUEKO 11etan. Txanba Payes poeta eta kantautorea da. El Salvadorreko errefuxiatu politikoa. Urteak dira Euskal Herrian bizi dela.
Komunikabide desberdinekin kolaboratu izan du, El Salvadorreko egunkari eta irrati
komunitario eta publikoekin, eta baita Euskal Herriko komunikabideekin. Poemen liburu bat argitaratua ere badu: "Desde la otra orilla". Bere doinu eta hitz iraultzaileak entzunda gozatu nahi baduzu, badakizu, azaldu!