Zer jazo zen 1994ko abuztuaren 24ean Filtron?
Udara honetan 20 urte beteko dira Filtroko gertaera jaso zela. Ekainaren 21an Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko egunerako OƱatin antolatu dugun ekitaldi politikoan gertaera hau gogora ekarriko badugu. Zer jazo zen ordea 1994ko abuztuaren 24ean Filtron?
Manueltxo Goitia, Uruguaytik estraditatu zuten hiru euskal errefuxiatu politiko horietako bat izan zen. Filtro kanpoan jazotakoa ikusi ezin izan bazuten ere "Uruguayko herriaren babesa ospitale barrutik ere entzun eta sentitu" zutela azaldu digu.
Gaur egun, oraindik ere, Filtron gertatutako horri hitzak jartzea oso zaila egiten zaio Manueltxori. Berarentzako Uruguayko herriak adierazitako elkartasun hura zer izan zen galdegitean, eskuak bularrera eramanda, barruan betirako gelditzen den zerbait dela azaldu digu. Izan ere 1992an beste 13 Euskal Herritarrekin atxilotu zituztenetik, Uruguayko herriak erakutsitako babesa eta borrokak ez du mugarik.
Elkarrizketa guztia hemen irakur dezakezu eta bestela Adesalambrar Hala Bediko irratsaio internazionalistan eginiko elkarrizketa entzungai duzu hemen:
Bideo hau ere berreskuratu dugu: