Zine Foruma abian Arrasateko Askapenaren eskutik

Arrasateko Askapenak, Zine Foruma jarri du abian bertako Gaztetxean. Igandero izango da dokumental edo film bat ikusteko aukera. Urtarrilean, Palestinar Herria izango da gaia, eta berarekin lotutako filmak proiektatuko dira. Urtarrilaren 13an, 18:30tan hasita, Palestine -off the record- dokumentala ikusteko aukera egongo da. Palestina eta israeldar gizarteko hainbat elkarte eta aktibisten iritziak elkartrukatzen dituzte, nabarmenak eta garrantzitsuak diren gai eta ikuspuntuak elkartrukatuz. Palestinaren okupazioaren arrazoi sakonei buruz hitz egiten da film honetan. Urtarrilaren 20an, Domicilio Privado ikusteko aukera izango da, eta urtarrilarekin bukatzeko, 27an, Gueto 2009 dokumentala.