Zine zikloa Iruñerrian

Urte berriarekin batera Iruñerriako Askapena taldeak erronka handi bat hartu zuen: Iruñerria internazionalismoaz bustitzea. Zergatik ez ZineZiklo batekin hasi? Aurreko igandean ekin zioten emanaldiei "Checkpoint Rock, abestiak Palestinatik" dokumenatalarekin.

Igande honetarako, urtarrilak 19,  lehenengo"Iraultza ez da telebisatua izango" dokumentalaren proiekzioa dute prestatuta, eta gero pasa den urteko brigadetan Venezuelan izan zen kide batekin mahai-ingurua. Ez da plan txarra gero!

Zine-zikloari amaiera emateko berriz, urtarrilaren 26rako "Shockaren doctrina" dokumenatalaren proiekzioa antolatu dute.

Badakizu, urtarrileko igandeetarako baduzu plana! Hurbildu KaleKaldera eta busti dezagun elkarrekin internazionalismoz Iruñerria!