Zurikeriarik ez!

peru racismoUnai Vazquez-GAUR8

Gogoan dut espaniar estatuaren urte gogoangarria: 1992. Bartzelonako olinpiar jokoak eta Sevillako erakusketa unibertsala. Azken horri urriaren 12an espaniartasunaren egunean eman zioten bukaera, eta Abya-Yalaren aurkikuntza ospatu zuten aitzakia horrekin.

Abya-Yalako jatorrizko herritarrek aski da! oihuaz erantzun zioten harropuzkeria eurozentrista horri. Zer demontre ospatu behar zuten txikituak, ukatuak, asimilatuak izan diren herri horiek? Zer mundu hobe ekarri zien aurkitu izanak? Zer aurrerapen eta zer ideia bikainen izenean egin daiteke zilegi beste herri baten zakuratze eta sarraskitzea?

Europak eta Europaren eredua hartu zuten AEB-k eta enparauek beren horretan diraute, Peruko Alan García kasu. Peruko gobernua ez da jatorrizko herrien lagun, ez da lur horietan inongo azal-txuririk heldu baino lehen bizi zirenen lagun. Aitzitik. Alan García Zapateroren laguna da, yankeena, FMIrena, oligarkiarena... Zuria da eta Peruko jatorrizko herriak orain dela 500 urte bezala hartzen ditu.

Faxista batzuek nahiagoko lukete azal-gorri guztiak dagoeneko garbitu balira, kultura handiagoa daukaten beste batzuek nahiagoko lukete EXPOko pabiloi batean indigenak dantzan ikusi, progreek turismo jasangarri baten bidez herri hauek lagunduko lukete, areago beraeikin egun batzutan elkarbiziko lirateke eta gero denok ikusiko genituzke argazkiak beren etxeko salan (gutxi gora behera 2 ordu).

Herri horiek, ordea, ez gaituzte behar. Ez dute behar azal-txurien ez trasnazionalik, ez trasgenekorik, ez ejerzitorik, ez errukirik. Berriz ere beren lurra aldarrikatu dute, beren lurraren alde altxatu dira eta berriz ere zapaldu nahi izan dituzte.

Antzeko faxismokeriak ikusten ditugu Bolivian, Kolonbian, Mexikon, Txilen, Ekuadorren... bai eta gure herrian bertan ere.

1992an 500 urte bete ziren zoritxarreko aurkikuntza hori gertatu zenetik. Egun Abya-Yalako herriak gero eta leku gehiagotan aski da! ahoan eta harria eskuan altxatzen ari dira: beraien lagun izan gaitezen geu ere, aski da! oihukatu eta inperialismoa harrikatu dezagun.

Ziur naiz gure arteko muga eurozentriko eta sasi-kultural guztiak elkartasun internazionalistaren bidez gaindituko ditugula.

Errorea | Askapena

Errorea

Webguneak espero ez zuen errorea aurkitu du. Mesedez frogatu berriro geroago.

Errore mezua

  • Notice: Use of undefined constant DRUPAL_MAXIMUM_TEMP_FILE_AGE - assumed 'DRUPAL_MAXIMUM_TEMP_FILE_AGE' system_cron()-en (/home/askapenaee/www/modules/system/system.module-ren 3069-garren lerroan).
  • Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /home/askapenaee/www/includes/common.inc:2777) drupal_send_headers()-en (/home/askapenaee/www/includes/bootstrap.inc-ren 1486-garren lerroan).
  • Error: Call to undefined function system_get_files_database() system_rebuild_module_data()-en (/home/askapenaee/www/modules/system/system.module-ren 2470-garren lerroan).