UPVko Ikasle kontseiluak, Israelgo unibertsitateei boikot egiteko kanpaina bat hasiko du.
Bihar Al-Nakba eguna dela eta hamaika ekimen eta konpromiso ari dira sortzen Euskal Herriko sektore ezberinetan. Horren adibide argia dugu ondoren UPVko Ikasle Kontseiluak helarazi digun komunikatuan. Ikasleek ere Palestinarekiko elkartasunean oinarrituta hezkuntza arloan Israeli Boikot egiteko ekimen berria sortu dute.
UPVko Ikasle Kontseiluak maiatzaren 13an egin duen asanbladan, Palestinarekin elkartasunerako apustua egin du. Palestinatik etorri diren elkartasunezko eskaerei erantzunez, Israelgo estatu sionistari eta gure kasuan Israelgo unibertsitateei boikota bultzatzeko apustua egin dugu UPVko Ikasle Kontseilutik.
Horretarako, Palestinar hainbat eragilek eta nazioarteko beste horrenbestek egindako eskaera eta konpromisoa hartuz, gure egiten dugu PACBI-aren aldarrikapena (www.pacbi.org).Hau aurrera eraman ahal izateko, UPVko Batzorde Paritariora eramango dugula proposamena aurreratzen dugu eta UPVko agintariak honetan iniziatiba hartzeko ahal dugun dena egingo dugula adierazten dugu.
Hauek dira mahi horretara eramango ditugun bi eskariak:
- UPVk Israelgo estatuarekin eta zuzenki unibertsitateekin dituen harreman guztiak, departamentuetatik hasita UPV maila arte, haustea. Horretarako, behar diren barne maiako arauak aldatuz edo eraikiz.
- Palestinar unibertsitateekin zubiak eraiki eta harremanak indartzea.
Horrez gain, UPVko Ikasle Kontseilutik ikasleak eta unibertsitate komunitatea lan honetan aurrera pausoak emateko lanean hastera gonbidatzen dugu.
Palestinarekin elkartasuna, Israelgo unibertsitateei Boikot!