Palestinarekiko elkartasunaz jantzi zen Bermeo larunbatean
Al Nakba-ren 62.urteurrena gogoratu zuten larunbatean Bermeon Palestinaren aldeko jarduera kultural batean.
Goizeko hamaiketatik arratsaldeko hiruretararte jendea etengabeko joan-etorri batean aritu zen Gokio plazan antolatu zuten "Elkartasun ekimen kulturala"ean, non musika eta gastronomia palestinarra izan ziren protagonistak. Panel informatibo erraldoi batzutan, palestinar herriak gaur arte (eta oraindik) pairatzen duen egoera latza gogorarazten zen ere.
Bestalde, inguruetan bertakotutako palestinarrak, harrera ezinobea egin zieten lekukoei, euren sukaldeetan usadiozko diren produktuak eskeiniz. Euren artean Falafel-a, Hommos-a (garbantzu krema), edo Labneh (palestinar ohizko gaztai krema) eskeini zituzten. Guzti honetaz aparte, ehundaka te kikara zerbitzatu ziren goiz osoan zehar kostaldeko herrian.
Azkenez, astean zehar neurri haunditako mural bat margotu zuten Goiko plazan (udaletxe plazan), non Israelen aurkako Boikotera deialdia egiten zutelarik.
Gora Palestina askatuta!