Sopelako udalak Israeli boikota egiteko mozioa onartu du
Sopelako ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa onartu dute udaletxeko plenoan. 'Askatasunaren flotila'n izandako sarraskia dela eta Israelgo estatu sionistaren aurkako boikota bermatzen duen mozioak aurrera egin zuen ezker abertzalea, PNV, EA, Berdeak, Alternatiba eta PSOEren bozken bidez, PP abstenitu bazen ere. Palestinaren aldeko elkartasunaren beste garaipen baten adibide garbia dugu hau.
Basaurin ezetzak irabazi zuen
Bestalde, eta tamalez Basauriko udalak ez zuen onartu antzeko mozio bat. Oraingoan ez zioten bere babesa eman PSOEk, PNVk eta PPk, baietz bakarra IU-Aralar taldearen eskutik izan zen. Kasu honetan batzuek Israelgo estatuari eskeinitako babesaz gain alderdi batzuen inkoherentzia geratzen da agerian.
Euskal Herrian zehar Palestinaren alde eta Israelgo estatu genozida seinalatu eta boikoteatzera konpromezua hartzen duten ekimen zein kultur, kirol eragile, eragile sozial zein instituzionalak gero eta gehiago dira. Elkartasunak ere Palestinar herria bere askatasunaren bidean aurrerapausoak ematen lagunduko diolako, Euskal Herriak Israeli boikota!
Gora Palestina askatuta!
Herriok independentzia!