Garbiñe Arrieta hil da

Ekainaren 23an San Juan bezperan zendu zen Puri edo Garbiñe Arrieta. Amasako Garmendi baserrian jaiotako emakume hau,  misiolari joan zen Abya Yalara duela hamarnaka urte, behar gehien zutenei laguntzeko bere grinak eramana. Denborarekin Uruguayn topatu zuen bizilekua eta bertan jardun zuen. Laguntza beharrean aurkitu ziren euskal iheslariei ere bere laguntza eskeini zien 1992an hasi eta 1994an  bi hildakorekin bukatu zen estradizio prozesu luzean, honek Espainiako prentsa ultraeskuindarraren jazarpena ekarri zion.

GURE GARBIÑE from Ge Zeta on Vimeo.

Orduz geroztik beti parte hartu izan du Euskal Herriaren alde Uruguayn burutu diren ekimenetan, hala nola, urtero Filtroko sarraskia oroitzeko egiten den manifestazioan parte hartuz. Askapenako brigadek ere urtero izaten zuten bere konpainian egoteko aukera.

Ez Uruguayn ez Euskal Herrian ez dugu ahaztuko emakume eskuzabal hau.

Agur eta ohore Garbiñe

Ha muerto Garbiñe Arrieta (gara.net)

Ezker Abertzaleak Garbiñeri (ezkerabertzalea.info)