Euskal Herria Istanbulen izandako Europako Jendarte Foroan. 2. kronika

europako jendarte foroa Askapena2010eko Europako Jendarte Foroa aurrekoaren, Malmöko 2008koaren, bide beretik jarraitu du eta aurrera pauso gutxi eman dira. Hasiera batean Turkiak egiteak aurreikusi zezakeen bai kualitatiboki bai kuantitatiboki hobea izango zela, kontuan hartuta alde batetik ezker turkiarra lanean gogor ari dela, eta bestetik PKK kurduak borroka armatuari berriro ekin diola.

Hala ere, euskal gatazkaren berri emateko eta harremanak sortzeko aukera paregabea eskaini du foroak, esaterako, Kurdistango hainbat eragilerekin eta Nepalgo alderdi Komunistako zuzendaritzako kide batekin hartu-emana egin du Askapenak, baita Kroaziako erakunde ezkertiar batekin. Gainera, Danimarkako aldizkari baterako eta telebista eta prentsa kurdurako elkarrizketa bana egin diote Askapeneko Jon Etxebarriari non Euskal Herriaren egoeraren berri eta euskal internazionalismoaren berri eman duen.

Ehunka lagun turkiarrek eta kurduk parte hartu dute eta Europako herrialde gehienetatik etorri da jendea, Eskandinaviako herrietatik Italiara, Portugaldik Errusiara.

Kurdistán y Palestina, protagonistas del Foro Social Europeo (gara.net)

Aipatzekoa da sindikatuek egin duten lana, mintegi eta lantegi asko antolatu dituzte eta parte hartzea oso ona izan da. bestalde, Palestinako gaia puri-purian egon da laguntza humanitarioa zeraman ontziaren erasoko hildako gehienak turkiarrak izan zirela ezin dugu ahaztu.

Horrez gain, kurduen auzia ere oso presente egon da mintegietan zein kalean, eta orokorrean lortu egin da nazio askapen gaia foroan ondo txertatzea.

Azkenik, hainbat mobilizazio egin dira, turkiar telekomunikazio publikoaren langileen alde, Palestinaren eta Sahararen alde eta azkena EJFko manifestazioa, bestelako Europa aldarrikatzeko.

Uztailaren 1a, Askapena

EJF istanbul AskapenaEuskal Herritik zenbait eragile joan dira Istanbulen uztailaren 1etatik 4ra bitartean burutzen ari den Europako Jendarte Forora. besteak beste, Askapena, Behatokia, Bilgune Feminista eta LAB eta beste zenbait sindikatutako kideek parte hartu dute foroan. Uztailaren 1ean, Anti-imperialist Network sare antiinperialistak “Nazio gatazka eta inperialismoa” mintegia antolatu zuen non Kurdistango BPD (Bakea eta Demokrazia) alderdiak, Palestinako DFLP (Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoa) alderdiak eta Euskal Herriko Askapenak hartu zuten parte. Mintegia Istanbulgo Maçka Campusean egin zen eta 150 lagunek bete zuten gela. Bertan nazio askapena inperialismoaren aurkako borrokaren zati dela adierazi zuten eta elkartasunetik elkarlanerako guneak eraiki behar direla azpimarratu. Askapeneko Jon Etxebarriak Euskal Herriko egoeraren berri eman zuen, bereziki, Zutik Euskal Herria ebazpena izan zuen ardatz euskal nazio askapen borrokaren egoera eta erronkak azaltzeko.

Uztailaren 2a, Behatokia

behatokia europako jendarte foroanUn año más, Behatokia fue invitada como ponente en un seminario del Foro Social Europeo que se está celebrando estos días en Estambul. Al día siguiente del seminario acerca de la cuestión nacional e imperialismo en el cual participó Askapena ha sido el turno de Behatokia. El tema del seminario celebrado el viernes día 2 es “Listas negras y presos políticos“, y junto a Behatokia, miembros de Red para los derechos políticos y sociales de Grecia, Oficina en contra del Racismo y la Militarización de Alemania y el Frente Popular de Turquía explicaron las experiencias en el crecimiento de la criminalización en contra de activistas y organismos políticos y sociales, la creación y utilización de las listas negras y su consecuencia directa aumentado el número de presos y presas políticas en diferentes estados y naciones europeas.

La miembro de Behatokia Iratxe Urizar, realizó ante las 60 personas presentes en el seminario en la Facultad de Económicas del Campus de Maçka de Estambul un recorrido de las diferentes medidas excepcionales tomadas en el Estado español en la llamada lucha contra el terrorismo. Partiendo de la definición extensiva del término terrorismo , hizo un recorrido por las consecuencias que conlleva el hecho de ser definido como terrorista en el marco del estado español y en especial lo concerniente al contexto vasco. Medidas tales como la las medidas detención incomunicada, la dispersión penitenciaria y las recientemente nuevas medidas adoptadas contra los presos que salen por fin a la calle, sujetos a control de hasta un máximo de 20 años más tras haber cumplido la condena impuesta por los tribunales. Denunció asimismo el incremento de los ataques y la criminalización de la solidaridad, especialmente las detenciones de expresos, familiares de presos y abogados. Finalizó su exposición explicando el recorrido llevado a cabo por las asociaciones Segi y Gestoras pro Amnistía tras su inclusión en las listas de terroristas de la UE, tema que creó gran interés en el público presente.

Uztailaren 3a, Askapena, Europako Jendarte Foroaren asanbladak eta manifestazioa

Sare Antiinperilistaren Asanblada

Foroa ahul hasi bazen ere, Sare Antiinperialistaren Asanbladan lagun askok parte hartu zuen uztailaren 3an eguerdi aldean. 300 lagun baino gehiago eta zenbait hedabide turkiar eta kurdu bertaratu ziren hainbat eragilek deitutako asanbladara, besteak beste, Turkiako ESP Zapalduen Alderdi Sozialista, Kurdistango BDP Bakea eta Demokrazia alderdia, Askapena, Nepalgo Alderdi Komunista, Italiako CARC alderdi komunista, Greziako KOE Erakunde Komunista, Alemaniako MLDP Alderdi Marxista Leninista eta Kroaziako Red Action izan ziren antolatzaileak.
Hizlariek borroka antiinperialisten batasuna aldarrikatu zuten kapitalismoaren krisi sakon honi aurre egiteko eta bestelako jendarte eredua sortze aldera bide bakar bezala. Harrera berezia eduki zuten Sebahat Tuncel BDP alderdi kurduko diputatuaren Askapeneko Jon Etxebarriaren hitzek. Jon Etxebarriak askapen mugimenduek elkartasunetik elkarlanerako urratsa eman behar dutela adierazi zuen, gogorarazi zuen krisi garaietan herriak bi modutan erantzun dezakeela, eskuinera eginez edo ezkerrera eginez. Gehienetan herriak eskuinera egin izan duen arren, Askapeneko kideak oraingo herronka herri langileek ezkerrera egitea dela esan zuen. Era berean, azaldu zuen borroka ideologikoa, masa borroka eta borroka instituzionala uztartzea eta sakontzea de izan daitekeela bidea, Euskal Herrian horixe dela estrategia, eta Europan ere indar metaketa beharrezkotzat jo zuen, botere guneak sortzeko eta egunero sozialismoa eraikitzen joateko. Azkenik, euskal nazio eraikuntzaren hainbat adibide plazaratu zituen, bereziki, Udalbiltzaren sorrera, lana eta legez kanporatzea.

Manifestazioa

mania istanbul2000 lagundik gora bildu ziren arratsaldeko 18:00etan Istanbul erdigunean egindako manifestaziora. Europako txoko gehienetatik eta Ekialde Hurbiletik etorritako eragile politiko, sozial eta sindikalek osatu zuten manifestazioa. Estaturik gabeko herrien ordezkariak ere bazeuden, baina batez ere kurduen presentzia zen handiena, ehunka eta ehunka kurduz osatutako blokean zen handiena eta poliziak oso gertuki jarraitu zuena. Desagertutako militante kurduen argazkiak eskuetan egin zuten bidea eta euskal herriko Askapena eta Behatokiko ordezkariek haiekin egin zuten manifestazioa kurduek eurek gonbidatuta. Manifestazioa Taksim plaza ezagunean amaitu non zen ekitaldi politikoaren ondoren musika eta dantza turkiar zein kurduaren ikuskizuna egon zen.