Internazionalista eguna 2010: herriok independentzia!

herriok independentzia!Aurtengo Internazionalista Eguna martxan da, urriaren 16an Gernika-Lumo eta Bolibarren ospatuko dugu. Batetik euskal historia antiimperialistaren ikurra den herria eta bestetik oiartzun internazionalistaz beteriko herria batuko ditugu herriok independentzia! ozen aldarrikatzeko.

kartelak, bannerrak...

kuña jaitsi

2010. urtean AbyAyala-Amerikako hainbat estatutan independentziaren urteurrena ospatzen da. Bolivar, Zapata, Sandino , Tupac Katari eta gainerako borrokalari eta armetan altzako herriek, monarkia espainiarraren mendekotasun kateak hautsi eta soberaniaren eta askatasunaren bidea jorratzen hasi ziren. Baina bi mende luze igaro ostean, oraindik ere inperioen eta oligarkien interesen mende dauden hauek, ez dute benetako askatasunik ezagutu, benetako independentziarik arnastu. Interes kapitalisten hatzaparretan, euren etorkizuna eraikitzeko modurik gabe aurkitzen dira oraindik, munduko bankuen, AEB-en edo europaren esanetara. Azken urteetako gertakari zenbait aipatzearren, nork ahaztu ihazko Hondurasko golpe esatua, 7 base militarren kokapena Kolonbian, Haitiko okupazio humanitarioa, gobernu aurrerakoien aurkako golpe estatu saiakerak…

 

Bestalde, genozidiorik basatienak jasandako jatorrizko herrien egoerak bere horretan dirau estaturik gehienetan, egunerokotasunean, bazterketa eta mixeriari aurre egiteko eginahalean. Hauek ere ez dute askatasunik ez independentziarik ezagutu, zenbaitek 200.en urteurrena ospatzen dela aldarrikatu arren. Horregatik, Askapenatik dei egiten dugu, benetako independentzia baten alde, herrien askatasun eta eskubideak bermatuko dituen independentziaren alde, herriaren soberania eta burujabetzan oinarritu eta kapitalaren krudelkeriatik kanpo, aberastasunaren banaketa justuago baten alde, elkartasunean oinarrituriko herrien elkarlan baten alde, inperialismoak inoiz esku hartzerik izango ez duen herrien alde. Hala nola, irailean zehar egingo ditugun ekimenetan, zein urriaren 12an izango den erresiztentzia egunean parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Denon artean, euskal herrian bezala itsasoaren bestaldeko herrien independentzia aldarriarekin amaitu dezagun internazionalista egunean, Urriaren 16an Bolivar-Ziortza eta Gernika-Lumon: HERRIOK INDEPENDENTZIA!