![]()  | 
Azkenean iritsi gara Jerusalemera!
Goizean goiz hostalera iritsi gara eta gainontzeko  kideekin elkartu gara.  Motxilak utzi eta atsedentxo bat hartu dugu. 
10etan  guztiok bildu gara gure  Palestinako egunak antolatzeko. Jarraian  bazkaldu eta Jerusalemeko Alde Zaharra  ezagutzera joan gara. Bertan,  beste hainbat gauzen artean, Jerusalem ekialdearen  eta mendebaldearen  arteko ezberdintasunak ikusi ditugu. 
(33 eta 41 argazkiak)
Begira uraren kudeaketa nola antolatzen duten!
Bestalde, atentzioa deitzeko modukoa Alde Zaharrean dauden kamara mordoska. Israeldarrek zein puntutaraino duten kontrolpean Jerusalem!
Alde  Zaharra ikusi ondoren prentsa bulego  alternatibo batera joan gara.  Bertan Mikado Michel Warchawskirekin solasaldia izan dugu. 
 
Mikado judutarra da, baina okupazio sionistaren aurka dago. Aipatu dugun prentsa bulego alternatibo horretan egiten du lan. Prentsa bulego hau palestinarren eta israeldarren arteko elkarlanerako zubi bat da. Oso hitzaldi interesgarria izan da: okupazioak izandako garapena eta aurrera begira aurreikusten duena. Bestalde, boikotaren inguruan ere hitz egin dugu. Interesgarria benetan judutarra izanda gai honen inguruan duen ikuspegia: boikota tresna eraginkor gisa ikusten du.
Azkenik  Hamas-eko kide batzurekin egon  gara eta Euskal Herriko eta palestinako  bi herriren arteko senidetza sinatu da  bertan. Hitzarmen honekin  batera solasaldia egin dugu beraiekin. Aipatu beharra  dago, Hamas-eko  kide hauek 3-4 urte espetxean egin ondoren kanporatze agindua  dutela  beraien gain. Kanporatze honen aurka erresistitzen ari dira Gurutze   Gorriko eraikinean. Bertan gure elkartasuna adierazi ondoren gure  hostalera  itzuli gara. 
 
Bihar egun berria izango da!

