Aste internazionalista Mexico + festa mexikarra (Andoaingo gaztetxean)

mexiko festa andoainAzaroan, Gaztetxearen urtemuga errespetatuz etena egin eta gero, aste internazionalistak itzultzen dira Andoaingo Irunberri Kultur gunera, oraingoan Mexico aztertuko delarik. Aurten Mexikora joandako Askapenako brigadistakizango dira hizlari eta ondoren festa mexikarra ospatuko da, bertako janaria eskeiniko da afaltzeko eta rantxera saioa edukiko dugu Jon Eskudero eta Imanol Iribarreren andoaindarren eskutik, honakoa egitaraua:

 

Azaroak 29 tik aurrerra:

- Panel informatiboak
- Argazki erakusketa

Abenduak 7an 18.30tan mintegia:

- Hitzaldia Askapenako brigadistekin
- Bideo emanaldia eta eztabaida

Ondoren... FESTA MEXIKARRA!

Afari mexikarrak eta 23.00tan Rantxerak: Jon Eskudero eta Imanol Iribarreren eskutik.

Animatu, parte hartu eta ikasi!

 

--
Askapena. Mexiko Arloa
mexiko@askapena.eus