Hondurasen golpisten hauteskundeak igandean
Hondurasko herriak estatu golpea jasan zuenetik antolaketa eta erresistentzian oinarritu du bere borroka, Manuel Zelaya gobernura itzul dadin eta handik aurrera bestelako eskakizunek ere leku hartu dute burgesiaren erasoei erantzuna ematen hasi orduko. Eskuindar faxismoak herriaren eta herritarren eskaerei muzin egin eta malabarismo politiko baten bitartez, AEB-en babesarekin eta zilegitasunarekin beti ere, hauteskundeak izango dira datorren igandean, ez ordea herriaren hauteskundeak. Eta horregatik, Hondurasko errestentziak uko egin dio bertan parte hartzeari eta honetaz gain,erresistentziarako deia luzatu dute, batzar eratzailea nazionala eratu dadin eta gobernu herritarra eta parte hartzailea eratzen jarraitzeko . Entzun HEMEN hauteskundeen aurkako erresiztentzia nazioaleko hainbat kidek eginiko agerpen publikoak audio formatuan.
ALBA osatzen duten edozein herrialderi deginiko eraso bezala kokatu behar dugu Hondurasko golpea. Izan ere, Venezuela edo Boliviaren aurka saiatu eta huts egin ostean, antolatuegia ez zegoen Honduras txikiari heldu baitzaio orain inperialismoaren hatzaparretan erortzea. Herria ez dago ixilik ordea, eta geroz eta antolatuago eta prestatuago dagoela adierazten digu hartu duen bideak eta borrokaren dimentsioak.
GORA HERRIEN SUBIRANOTASUNA!
GORA HONDURASKO HERRIA!