Elkartasun aste arrakastatsua Eskozian

eskozia solidarity week basque scotlandargazki galeria

Hitzaldiak Glasgoweko Unibertsitatean eta Coatbridgen burutu ziren otsailaren 16an, Etxerat eta Askapenaren eskutik. Landutako gaiak, batetik, euskal preso politikoen eta senideen aurkako espetxe-politika , eta bestetik, Euskal Herriak egun bizi duen momentu historikoa izan ziren.

Unibertsitateko hitzaldiak 30 bat lagun ekarri zituen ikasleek hilaren hasieran okupatu duten Hetherington Research Club eraikinean. Ikasleek arreta handiz jarraitu zuten kontaketa, amaieran eztabaida interesgarria piztu zelarik.

Bigarren hitzaldia Coatbridgen burutu zen, Cairde na hÉireann, Eskozian Sinn Fein-ekin lotura duen taldeak lagunduta. Bertan 80 pertsona inguru elkartu ziren. Parte-hartzea oso positiboa izan zen, hau ere galdera eta eztabaida interesgarriekin amaituz. Hitzaldia Irlandan eman den bake prozesuarekin dauden berdintasun eta ezberdintasunez hitz egin zen. Aurten H-Bloketan 10 IRAko gose grebalari hil zirenaren 30.urteurrena izanda, galdera asko IRAko presoen eta Euskal presoen egoreen inguru izan ziren.

Munduko herrialde anitzetatik datorkigun elkartasun beroa nabaritu ahal izan dugu beste behin. Mila esker Eskozia!

Basque Solidarity Campaign
(Scotland)