'Krisi Kapitalista Europan eta euskal askapen prozesuan' Iruña eta Bilbon (kronikak)

oskar matute aitor sainzantxon mendizabal izaskun guarrotxena

Bukatu dira jardunaldiak eta orain jasotakoak bildu eta hausnartzeko ordua da, bideo lan bat ere prestatuko dugu laburpen gisa. (argazki guztiak)

Bilbon, errondabide elkartean 28 lagun elkartu ginen. Hizlariak Antxon mendizabal (UEU irakaslea) eta Izaskun Guarrotxena (bilgune feminista). Antxonek, 1929ko krisitik hona kapitalismoak izan duen bilakaera azaldu zuen ikuspegi ekonomiko batetik, eta ondorio sozial edo politikoak azalduz. Tartean ongi izatearen eredua nola sortu zen eta ondoren gaur egungo egoera nola dagoen. Bestetik, Izaskunek, emakumearengan krisiak dituen eragin nabarmenen berri eman zuen. Nola sistema patriarkal kapitalistak gehien erasotzen dituen sektorea emakumea den, murrizketa sozialek dituzten ondorio agerikoak...

Arrotxapean 30 lagun elkartu ziren errotaberri kultur elkartean, Oskar Matute eta Aitor Saiz izan ziren hizketan. Aitorrek (EHK) europar batasunaren izaera eta funtzionamenduaren inguruan hitz egin zuen, baita OTAN edo FMI bezalako erakundeek duten zereginen gainean ere. Honetaz gain Greziako erresistentzia eta borrokaren berri ere eman zuen. Oskarrek berriz, krisi kapitalistaren eta herri zapalduon ikuspegitik indar metaketak eta euskal herria ezkerretik akordioaren zehaztasunak eman zituen. Eta goraipatu, eraikuntza nazionala eta soziala elkarrekin egin beharraren garrantzia ere.