Londreseko hitzaldian Patxi Lopez entzungor torturaz galdetuta

Londresen London School of Economics and Political Sciencek (LSE) gonbidatuta “estado de bienestar” euskal gizartearen egonkortasuna eta herritarron erabakitzeko eskubidea defendatu zituen emandako hitzaldian Londresen, baina bi galderei baizik ez zien erantzun (antza astirik ez zegoen).

Hala ere, LSEtik irten ondoren, Hoteleko atarian Euskal Herriaren Laguneko kide bat gerturatu eta tortura kasuen inguruko galdera egin zion Lopezi , eta honek: “a quién crees tú”? erantzun zionean “a “Amnistia Internacional y la ONU” entzun behar izan zuen Lehendakariak.

Ondoren Habeas Corpus eta Tortura saihesteko protokoloaren gainean galdekatua izan zenean entzungor egin zuen eta berarekin zebilen batek gaia ingelesez aldatu zuen. Londongo Euskal Herriaren Laguneko kideak itzulpena egin zion lehendakariari, ingelesez ere txintik ulertzen ez zuela ikusita.