Israeli mokadutxoa

hondarribia isrraelRuben Sánchez Bakaikoa, Askapenako auzipetua, GAUR8-n

Azken urteetan ugari izan dira Palestinarekin elkartasunez israelgo estatuari eta berau ordezkatzen dutenei egin zaizkien boikot ekimenak: TelAviv-eko Maccabiri (adi laster ditun hemen berriz ere!), Noari, isrraeldar produktuak saltzen dituzten H&M, Imaginarium edota El Corte Inglés-i... Protesta egin bai, baina helburua beti urrun.

Pasa den astean, ordea, garaipen handi bat lortu zen Hondarribin: isrraeldar sukaldaritzaren gaineko jardunaldiak bertan behera geratu ziren. Garaipen handi bat, izan ere, jardunaldiotan sartuta zeudenak ez dira atzera errez egiten duten horietakoak (atzera egiten jakitea jakintsuen dohaia omen da eta...). Babesle handiak zituzten: espaniar estatuko israeldar enbaxadorea, Iñaki Galdos gipuzkoar aldunditik eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea. Aurrekontua ere ez zen txikia izango.

Bada dena bertan behera! Batzuen bihotzerrea!

Oraindik ere bada pentsatzen duenik boikot kanpaina hau sukaldaritzaraino hedatzea jana eta politika nahastea dela eta kultura, musika, kirola edo otarteko bat ez direla politikaren nahastu behar. Golameko gailurretako ardoak, Jordan hegietako datilak, isrraeldar oliba olioa eta plater goxoak egitera etortzekoak ziren 4 sukaldariek gure minagainaren errekonozimendua merezi dutela eta ez boikota.

 

Horrela izan beharko luke agian, baina ilegalki okupatzen duten lurraren fruitu, jaki zein zuku ezin dira palestinarren zapalkuntzari lagundu gabe dastatu. Beste gauza bat da hori entzun edo ikusi nahi ez izatea.

Puntu beltzik, ordea, egon egon da. Hedabide askotan 'mehatxuak' egon direla zabaldu dute. Bitxia da baina hondarribitar ostalarien elkartekoek 'presioak' aipatu zituzten (eta hori horrela definitzearekin ere ez nago ados), baina presiotik mehatxurako jauzia hedabide horiek eman dute.

Tabernaz taberna ostalariekin jarrera solidario bat azaltzera joateari ezin zaio 'mehatxu' esan, ez eta sarean egin diren interpelazioei ere. (Sarean dabiltzan sionista batzuk ere euskal ekintzaile solidarioen atzetik dabiltza orain).

Hondarribin solidarioek egin dutenari borroka ideologikoa, elkartasuna edo gizarte-dialektika esan ahal zaio eta DV, SER, ElPaís eta abarrek egin dutenari manipulazioa eta kriminalizazioa (zenbaitek ETAren aldeko taldeek bultzatua izan dela ere idatzi du eta).