Islandiar sumendien errautsen beldur

iceland demostration

Ruben Sánchez, Askapenako auzipetua info7 irratian.

  1. Soilik hedabide handi-(mandi)-etan agertzen dena da albiste. (Zer dakit nik Islandiaz?)

  2. Azken 2-3 urtean behintzat Islandia soilik izan da albiste hango sumendiak lehertu eta botatako errautsek hegazkinen trafikoa ia Europa osoan galerazi zutenean.

  3. Orain, Afrika eta Asiako hainbat matxinadek gaurkotasuna dute hedabideetan eta gutxi-gehiago agertzen dira hedabideetan (desitxuratuegi bai, baina interes mediatikoa dute).

  4. Orduan zergatik ez da agertzen Islandiako matxinada hedabideetan?

  5. Izango da Europan, Afrika eta Asiako herrialde horietan ez bezala, ez dagoelako Al Jazeera eta bestelako hedabide handi samar batzuk Islandiako matxinadaren berri emango digutenak, han gertatu denarekin herrialde arabiarretan izandako bolbora efektua, badaezpapada, gertatu ez dadin.

  6. Izan ere Islandiakoa, berez, interes mediatiko handikoa da, begira datuei:

  • Islandiako 3 banku nagusiak nazionalizatu zituzten 2008ko urte bukaeran, burtsa %76 jaitsi zen eta Islandiako kanpo zorra bere barne produktu gordina biderkatzen zuen.

  • 2009ko urtarrilaren bukaeran kaleko mobilizazio handiek bultzatuta islandiar gobernu eskuindar osoak eman zuen dimisioa.

  • Ondoren sozialdemokraziak eta 'Ezker berdearen mugimendua'-k gobernua eskuratu zuten eta herriari proposatu zioten Bretania Handia eta Holandarekin Islandiak duen zorra (Banka pribatuak eragindakoa, alegia) Islandiar herritarrek ordaintzea 15 urterako maileguak emanda.

  • Protestak berriro kalean eta gobernua behartu zuten zor horren itzuleraren gaineko herri galdeketa egitera. 2010Eko Martxoan egin zen galdeketa hura eta herritarrek zor hori ez ordaintzeak botoen %93 eskuratu zuen.

  • Bitartean krisia eragin zuten bankero batzuk atxilotzen hasi dira eta Munduko Moneta Funtsak (FMIk) Islandiari eman beharreko 'laguntzak' atxiki ditu azkenean zorra ordainduko duten zain.

  • Azkenik kostituzio eratzaile bat idazten hasi dira, horretarako 522 herritar aurkeztu ziren (aurkezteko baldintzak auek ziren: alderdiekiko loturarik gabekoak, 30 lagunen babesa edukitzea eta adinez nagusi izatea) eta hortik 25 aukeratu zituzten. Konstituzio berria islandiar legebiltzarrak onartu beharko du. Horrekin batera prentsa-askatasuna bermatuko duen lege-marko bat ere idazten ari dira desinformazioari aurre egiteko.

 

Hedabide handi-mandiek Islandiako matxinada zergatik ixilarazten duten ebidentea da, mendebaldean Islandia irla bat izan dadin eta bere suaren errautsak haizeak ekarri ez ditzan. Islandia hor dago, ordea, bere bankeroak auzipetzen, herritarrei ez dagokiena ez ordaintzen, herri-kostituzio bat idazten, prentsa-askatasuna bermatzen.

 

Piztuko ahal dira euskal sumendiak? Piztuko ahal dira Europako herriak? Ala hedabide handi-mandiek botatzen digutenari so geratuko gara?