Datorren zapatuan, martxoak 12, egun osoan zehar IV.Bilbogune Kolektiboen Merkatua

Datorren zapatuan, martxoak 12, egun osoan zehar IV.Bilbogune Kolektiboen Merkatua ospatuko da Bilboko Arriaga Kaian eta bertan, beste askoren artean, Askapenako postua edukiko duzu.

Bilbogune 27 kolektibo baino gehiagok osatzen dute, haien artean mugimendu sozialok, sindikatuek eta ONGek, egiten dugun lana eta materiala munduari zabaltzeko. Baina Bilbogunea ez da merkatu hutsa, edizio bakoitzean gai bat jorratzen da hainbat ekimenen bitartez. Laugarren edizio hau emakumeei eta aldarrikapen feministei begira dago.

 

Lekua, beraz, Bilboko Arriagako Kaia da eta kolektibo bakoitzaren postuetaz aparte hauxe izango da egitaraua:

11:00: Txupinazoa eta manifestuaren irakurketa Etxeko Langileen esku.

11:00.12:00: Emakumea, lana eta iraunkortasuna Tailerra.

12:30-13:30: "La marcha mundial de las mujeres, capítulo Brasil" izeneko hitzaldia.

14:00-15:00: Inmigrazio Tailerra. 15:00: Bazkaria (Colectivo Antiespecistak eskeinitako bazkari beganoa). 17:00: Plataforma Tirante-ren ikuskizuna.

18:00-20:00: Kontzertua, Las Sexpeares (Punk & Rock Taldea).