Walter, Gabi eta Unai findantzapean espetxetik aterako dira

gabi walter unaiIazko irailaren amaieran atxilotu zituzten Askapenaren aurkako polizia operazioaren baitan. 60.000 euroko bermea jarri diete.

*Irudian Madrilgo lagunek Gabi, Walter, Unai eta Arnaldo Otegiren argazkiei eusten.

Gogorarazi behar dugu, ordea, Askapenaren kontrako auzia hor dagoela, guztira 8 lagun atxilotu zituzten eta oraindik epaiketa egiteke dago. Auzi, kriminalizazio eta mehatxuen gainetik, Askapenak bere lanean jarraitzeko asmo irmoa dauka: elkartasun internazionalista elkartasunaren kriminalizazioari gailenduko zaio! Oraindik bero daukagu EHrekin V nazioarteko elkartasun astean jasotako elkartasun haize freskoa eta urrutira joan gabe, gaur bertan Zestoan EH Palestina sareak antolatutako EH Palestina eguna, kasu.

Gabi, Walter eta Unairi, bai eta beren senide eta lagunei gure ongietorririk beroena! Aupa zuek!!!

hamaika herri borroka bakarra!!!