#ehpalestina eguna gaur Zestoan, segi ezazu!

11:00etan, sukaldaritza, kometa eta dantza tailerrak izango dira, eta ondoren Txan Magoak eta Porrotx pailazoak ikuskizun bana eskainiko dute. Eguerdiko 12:30ean Joseba Tapiak bere saioa egingo du. Herri bazkariaren ostean Nabil abeslari palestinarrak kantaldia emango du eta ondoren pilota partidak eta dantzari palestinar eta euskal herritarren emanaldia. Iluntzean ekitaldi politikoa egingo da, baita kontzertua ere Esne Beltza, Arramazka, La Mexikana Klandestina, Harresian Zulo taldeekin. Amaitzeko, DJ Bullek musika jarriko du.

Ekitaldi politikoa arratsaldean egitekoa zen, baina Sortu legeztatzearen alde Bilbon egingo den manifestazioa dela eta, iluntzera atzeratu da.